Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.

Art After Dark: Javi Auto + Murray Man + Daniel Avery

Museoa zabalik egoten da gauez, Art After Dark saioetan bai arteaz baimusikaz goza dezazun.

Egin dantza eta bisitatu erakusketak nazioarteko DJen musika onena entzunten duzun bitartean, Fever-ekin lankidetzan antolatutako saio hauetan.

Estiloa: Elektronika
22:00: JAVI AUTO (ROBOT CLUB / FEVER, BILBO)
Javi Francok 1998az geroztik dihardu DJ eta sustatzaile gisa; urte hartan bertan sortu zuen NoData talde ibiltaria, kultura musikal elektronikoa zabaltzeko xedearekin. Talde honek arrakasta handia lortu zuen, eta Bilboko hainbat klubetan nazioarteko DJak programatzen lehena izan zen. 2005ean beste urrats bat eman zuen bere ibilbidean eta Fever kluba sortu zuen; ordutik, klubaren zuzendarietako bat da. Art After Dark saioetan parte hartzen duenean, DJ alderdi dotore eta finena erakusten du.
fever.es

Estiloa:Reggae, Dub
23:00: MURRAY MAN (MELLOW VIBES, BIRMINGHAM)
Erresuma Batuan jaiotako beste hainbat etorkin jamaikarren seme-alaben moduan, Murray Man reggaea arnastuz hazi zen. Bere ahots-moldakortasunak hit ugari sortzeko aukera eman dio. Erreferentzia da UK Dub giroan, zigilu onenekin grabatzen, Sound System nagusiekin lan egiten eta Europako reggae jaialdi guztietan kantatzen baitu. Murray Manek, halaber, Mellow Vibes zigilua eta estudioa sortu eta zuzentzen ditu 1998az geroztik, eta Guggenheim Bilbao Museora egindako bisitaldian ekoizpen onenak erakutsiko ditu, eta kantu ezezagunen bat ere eskainiko du.
facebook.com/Murray.Man2

Estiloa: Elektronika
00:00: DANIEL AVERY (PHANTASY SOUND, LONDRES)
Daniel Avery Londresko DJ eta ekoizle gaztea da (aurretik Stopmakingme izenez zen ezaguna), eta, besteren artean, Andrew Weatherall, Optimo eta Erol Alkan guardia zahar britainiarraren eraginak jaso ditu. Joera retrofuturista duen nahasle gisa egindako lana, besteak beste, Hercules & Love Affair, Metronomy, Black Devil Disco Club, In Fraganti eta Munk-entzat egindako lanetan entzun daiteke. Bugges Out festan eta Fabric klubean parte hartu du; FabricLiventzat egindako nahasketa da horren adibide. Zenbait hamabi hazbeteko argitaratu ditu, horien artean, Rattle Ep (Bang Gang 12s) edo Wrapped in Plastic (Kill Em All). 2013an, Daniel Avery izenarekin argitaratutako Drone Logic lehen diskoa kaleratu zuen, eta kritika espezializatuak laudatu egin zuen.
daniel-avery.tumblr.com

Zozketatutako 20 sarreraren irabazleak, bakoitzarekin bi pertsona doan sartzeko:

  • Lucía Ruth Barrenetxea Minguez
  • Alena Ptefanisková
  • Antía Lourido Soto
  • Aiala Orozco
  • Patricia Diaz Santamaría
  • Olivier Nicolás
  • Natividad Orte Muñoz
  • Amaia Ukar
  • Springer Christine
  • Dehamchi Sabine
  • Corinne Benkemoun
  • Cristina López Beltrán
  • Jarein Ortega Fundazuri
  • Jose Soldevilla Sanz
  • Maria Telletxea Galdurotz
  • Blanca Molero Pérez
  • Miriam Mayordomo Decla Iglesia
  • Miriam Simal Martín
  • Sira Diego Leitoa
  • Yamiles Jimenez

Zorionak! Zure izena irabazleen zerrendan agertzen bada zurekin jarriko gara harremanetan sarrera jaso dezazun.

.

Dagoeneko salgai leihatilatan eta webgunean. Ikusle kopuru mugatua. 18 urtetik gorakoentzat. Nortasun-agiria eskatuko da: NAN zein pasaportea.

Museorako sarrerak ez du baimentzen Fever-era dohainik sartzea

Erosi orain

Doako sarrerak eskuratu

EGIN ZAITEZ LAGUN
Sartu originaltasunean
Newsletter
x

Newsletter

Eman izena eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

* Derrigorrezkoa

Cargando...

×