Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua
Art After Dark: Ewan Pearson + Bombastich! + Ojospintados

Hilabetean behin, ostiral batean, Museoa zabalik egoten da gauez, Art After Dark saioetan bai arteaz bai musikaz goza dezazun.

Egin dantza eta bisitatu erakusketak nazioarteko DJen musika onena entzunten duzun bitartean, Fever-ekin lankidetzan antolatutako saio hauetan.

00:00: musika elektronikoa
EWAN PEARSON (PARTIAL ARTS, KOMPAKT, ERRESUMA BATUA)
Mr. Pearsonek 1995etik darama bere musika argitaratzen, Maas ezizena erabilita (6 single eta disko bat) Soma nahiz World of Apples-entzat, eta, duela gutxiago, Partial Arts ezizenez, Koloniako Kompakt diskoetxe famatuarentzat. Haren nahasketak, Depeche Mode, Chemical Brothers, Foals edo Junior Boys-enak, imitatu beharreko klasiko bihurtu dira.
Ekoizpen lanetan, lan iraultzaileak sinatu ditu, hala nola, "Acolyte", Delphic-ena, "Saturdays=Youth", M83-ena edo "Pieces of the People We Love", The Rapture-rena.
Ewan Pearson hizlaria nahiz unibertsitate-irakaslea ere bada 27 urte zituenetik. Adin horrekin kaleratu zuen bere liburua, alegia, Discographies: dance music, culture and the politics of sound (Routledge, 1999), Jeremy Gilbert-ekin batera.
ewanpearson.com

23:00: Electropopcastizoa
BOMBASTICH! (OCHOYMEDIO, MADRIL)

Bombastich! Antonio eta Edu dira; lanbidez artista bisuala bata, eta publizista, bestea, beren denboratik gero eta zati handiago bat musikari eskaintzen diotenak. Duela bost urte Madrilgo Elástico mitikoan hasi ziren, eta, geroztik, klub eta ekitaldi askotan izan dira, harik eta Ochoymedio-n kokatu diren arte. Bertan, beren estilo lotsagabeari esker, jendea dantzan jartzen dute maiz, betiere azken nobedadeei adi eta ahaztuta utzi gabe beren grina, hau da, hit‑ak.
facebook.com/BombastichDjs

22:00: Brillopopa
OJOSPINTADOS (FEVER, BILBO)

Ojos pintados aspalditik alaitzen ditu Bilboko gauak; Badulake pubean dago ostegunero, eta Pink Fever-eko DJ egoiliarra da hura ireki zenetik. Antigoaleko eta gaur egungo harribitxi musikalak bilatzea gustatzen zaio, eta bata bestearen atzetik jartzen ditu entzungai. Guggenheimera dator titanioari distira ateratzeko prest, Museoaren Atrioa klub bihurtzeko gertu, saio dotore eta lotsabako baten bidez; ardurarik gabe nahastuko du iturri askotatik edaten duen pop alternatibo eta dantzagarriena.
fever.es

Zozketatutako 20 sarreraren irabazleak, bakoitzarekin bi pertsona doan sartzeko:

  • Florian Hübler
  • Jessica Sáenz Gómez
  • Maria Calderon Lanzagorta
  • Josune Martínez Llamas
  • Gaizka Erauzquin Navarro
  • Imanol Huerga Landa
  • Naiara Usabiaga
  • Gloria Herrero Serrano
  • Ibon Doval Martinez
  • María Grandmontagne Vecino
  • Miguel Boelen
  • Maite Muñiz Viña
  • Victoria Albizuri Delclaux
  • Nikole Garcia Varona
  • Sara Redoglio
  • Sara Ruiz
  • Xabier Salio Kortazar
  • Leire Paz Blázquez
  • Sonia Val Gonzalez
  • Guillermo Rodriguez Venero

Zorionak! Zure izena irabazleen zerrendan agertzen bada zurekin jarriko gara harremanetan sarrera jaso dezazun.

.

Dagoeneko salgai leihatilatan eta webgunean. Ikusle kopuru mugatua. 18 urtetik gorakoentzat. Nortasun-agiria eskatuko da: NAN zein pasaportea.

Gainera, Museoan izango den edozein saiotara bazatoz, sarreraren truke Fever-erako txartel bat emango dizugu, egun horretan, 24:00etatik aurrera, bertara doan sartzeko.

Erosi orain

Doako sarrerak eskuratu

EGIN ZAITEZ LAGUN
Sartu originaltasunean
Newsletter
x

Newsletter

Eman izena eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

* Derrigorrezkoa

Cargando...

×