Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua
Art After Dark: Ellen Allien + Madel

Museoa zabalik egoten da gauez, Art After Dark saioetan bai arteaz bai musikaz goza dezazun.

Egin dantza eta bisitatu erakusketak nazioarteko DJen musika onena entzunten duzun bitartean, Fever-ekin lankidetzan antolatutako saio hauetan.

Estiloa: radical chic
22:00: MADEL (MADELMAN / CHICO Y CHICA / AUSTROHÚNGARO / PINK FEVER / BILBO)

Madelman musikagilea, ekoizlea eta Pink Fever klubeko DJ egoiliarra da. Tekno pop alorrean gehien eskatzen duten DJ bat ere bai. Chico y Chica taldekoa da, eta bikote hori haren belaunaldiko oinarrietako bat da: publikoa liluratu du hamarkada batez baino gehiagoz; askotariko publikoa, adinez, genero eta moda askotarikoa. Estilo iraultzailea du, apetatsua, modernoa eta orijinala. Ondo uztartzen ditu bat-batekoa eta sofistikatua, esnoba dena benetakoa denarekin.
fever.es

chicoychica.com
facebook.com/madel.madelman

Estiloa: electronikoa
23:00: ELLEN ALLIEN (BPITCH CONTROL, ALEMANIA)
2 ORDUKO SET BEREZIA
Allien sortzeko makina bat da, “Errenazimenduko emakume” bat. DJa, ekoizlea, BPitch Control etxeko jabea eta moda-diseinatzailea da; eremu guztietan du nortasun berezia, eta eredu estetiko berriak eta haren neurriko mundu bat sortzen ditu. DJ guztiz iraultzailea da, eta ekoizle paregabea; etengabe eta maisutasunez ikertzen ditu askotariko hotsak. Azken lanak, tartean,  Dust (2010) eta Sool (2008) diskoak eta Apparat-ekin baterako sortutako Ochestra of Bubbles taldea jadanik klasikoak dira.
www.bpitchcontrol.de

.

Dagoeneko salgai leihatilatan eta webgunean. Ikusle kopuru mugatua. 18 urtetik gorakoentzat. Nortasun-agiria eskatuko da: NAN zein pasaportea.

Museorako sarrerak ez du baimentzen Fever-era dohainik sartzea

Erosi orain

Doako sarrerak eskuratu

EGIN ZAITEZ LAGUN
Sartu originaltasunean
Newsletter
x

Newsletter

Eman izena eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

* Derrigorrezkoa

Cargando...

×