Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua
Art After Dark: Clayton Steele + Dubkasm + The Invaders

Museoa zabalik egoten da gauez, Art After Dark saioetan bai arteaz bai musikaz goza dezazun.

Egin dantza eta bisitatu erakusketak nazioarteko DJen musika onena entzunten duzun bitartean, Fever-ekin lankidetzan antolatutako saio hauetan.

Estiloa: elektronikoa
22:00: THE INVADERS (FEVER / BILBO)

The Invaders bi lagunen musika-proiektua da. 2011n jaio zen, elektronikaren abangoardiakoren alde egiteko eta xede bakarra betetzeko: ikusleak dantzan jarri eta izerdiaraztea.

Bilboko Fever aretoko Bullshit Club-eko DJ egoiliarrak dira eta itzal handiko artistekin izan dira agertokian, besteak beste: Pendulum, Dirtyphonics eta Loo & Placido; haien aztarna utzi dute, gainera, estatuko hainbat tokitan, hala nola, Madrilen, Sevillan eta Santanderren.
fever.es

facebook.com/theinvadersgoelectronic

Estiloa: Dub, Reggae
23:00: DUBKASM (SUFFERAH'S CHOICE / BRISTOL)

DUBKASM bikotea osatzen dute ekoizle Digistep-ek eta Dj Stryda-k. Azken hori Sufferahs Choice Radio Show irratsaioaren arduraduna da eta izen handia du munduan, roots reggae eta dub alorretan. Bikoteak dub agertokian leku gailena lortu du. Haien saioetan hainbat hamarkadetako reggaea ipintzen dute, eta mozketa bereziak egiten dizkiote. Gainera, haien diskoetxea, Sufferahs Choice Recordings, pil-pilean dago, “Victory" kantua argitaratu baitzuen —askoretzat 2013ko onena—; izan ere, 5 ordutan agortu zen eta aste beteren buruan berriro argitaratu zen.
dubkasm.com

Estiloa: elektronikoa
00:00: CLAYTON STEELE (Nº 19 MUSIC / MY FAVORITE ROBOT, CANADÁ)

Clayton Steele Kanadako agertokiaren talentu bikainenetakoa da. Detroitik bi ordutara hazi zen eta horren gertu egoteak aztarna utzi du bere lanean, onenen eraginpekoa baita. Las Vegasetik Miamira tartean egin du lan: hasieran irratiko DJ gisa (Sirius XM irratirako) eta orain ekoizle gisa, haren estudiotik, hainbat etxetarako, besteren artean, No. 19 eta My Favourite Robot. Zuzenekoetan Atlantikoko bi aldeetan laudatzen dute.
www.airlondonmusic.com/artist/clayton-steele

Zozketatutako 20 sarreraren irabazleak, bakoitzarekin bi pertsona doan sartzeko:

  • Rene Alonso
  • Unai Pequeño
  • Rubén Gil Puente
  • Ester Torres Rios
  • Patricia Cubillas González
  • Cristina Martínez González
  • Luis Heras López
  • Alex Rodriguez Arregui
  • Aner Gondra Fano
  • Epigmenio Chico García
  • Dounia El Guasmi
  • Jaime Rodríguez Morante
  • Cesar Garcia Garcia
  • Ana Medina
  • Lorena Temprano
  • David Tejedor Fdz de Roitegui
  • Oihane Manso Angulo
  • Noemi Lopez Perez
  • Borja Maza Toledano
  • Sorkunde Beloki Zabala

Zorionak! Zure izena irabazleen zerrendan agertzen bada zurekin jarriko gara harremanetan sarrera jaso dezazun.

.

Dagoeneko salgai leihatilatan eta webgunean. Ikusle kopuru mugatua. 18 urtetik gorakoentzat. Nortasun-agiria eskatuko da: NAN zein pasaportea.

Museorako sarrerak ez du baimentzen Fever-era dohainik sartzea

Erosi orain

Doako sarrerak eskuratu

 

EGIN ZAITEZ LAGUN
Sartu originaltasunean
Newsletter
x

Newsletter

Eman izena eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

* Derrigorrezkoa

Cargando...

×