Hilabetean behin, ostiral batean, Museoa zabalik egoten da gauez, Art After Dark saioetan bai arteaz bai musikaz goza dezazun.
Egin dantza eta bisitatu erakusketak nazioarteko DJen musika onena entzunten duzun bitartean, Fever-ekin lankidetzan antolatutako saio hauetan.
00:00: musika elektronikoa
MATHEW JONSON “LIVE” (Wagon Repair / Itiswhatitis /Minus, Kanada)
Vancouverren jaio zen eta Berlinen bizi da Mathew Jonson. Wagon Repair eta Itiswhatitis kluben sortzailea da, bai eta Deep Left Quartet eta Cobblestone Jazzen taldekidea, musikari liluragarria, inprobisaziorako dohain harrigarriak dituena. Bere saioetan oinarritzat hartzen du hardware analogikoan duen maisutasuna. Zuzenekoek jazz, house, drum and bass edo tekoan dituzte iturriak, eta dantzarako elektronikaren lege guztiei erronka jotzen diete.
wagonrepair
facebook.com/MathewJonson80
23:00: funk & breaks
UVE (Chinatown, Santander)
Zenbait disko kaleratu ditu, eta hip hop panoramako artista askotxorekin egin du lan. DJ eta artikulugile arituta da, Enlace Funk eta Serie B aldizkarietan, besteak beste. Publikoarekin partekatu du bere grina musikalen errepertorioa, hip hopetik abiaturik, baina erroetara joz: soula, jazza, funka, reggaea, bluesa… eta haien gaur egungo kimuak aztertuz.
mixcloud.com/djUVE/
22:00: dub & roots, reggae
Bomb Bass HiFi (Fever, Bilbo)
Bomb Bass HiFi proiektuaren bidez, Fran Leiva aka Puppa BB-k dubaren eta roots reggaeren frekuentzia baxuak zabaltzen ditu. 10 urtetik gorako ibilbideari eta bere soinu sistema latzari esker —bozgorailu horma bat, berak egina kaxaz kaxa, piezaz pieza— erreferentzia bihurtu da estatuko eszenan. Guggenheim Bilbao Museorako Crucial Ruler bere diskoetxetik ateratako abestien aukeraketa bat prestatuko du, baita dubaren klasiko batzuk ere.
facebook.com/puppafran
facebook.com/crucialruler
Zozketatutako 20 sarreraren irabazleak, bakoitzarekin bi pertsona doan sartzeko:
- Leire Paz Blázquez
- Maite Unibaso
- Alberto Morillo
- Haizea Murgia
- Jorge Romano Lorenzo
- Patricia Gonzalez Ruiz
- Paulina Jones Mercedes
- Pedro Lopez
- Ana Eguiluz Arigita
- Iker Zabala Miquelez
- Andrea Güezo
- Raquel Feijoo
- Patricia Quilez
- Maria Bilbao Etxegarai
- Izaskun Rodriguez
- Cristina Anduiza Herrera
- Inmaculada Restoy LLno
- Iratxe Gogenola Gallardo
- Amaia Hidalgo
- Eduardo Villarejo Matas
Zorionak! Zure izena irabazleen zerrendan agertzen bada zurekin jarriko gara harremanetan sarrera jaso dezazun.
Azaroak 16, 22:00–01:00
.
Museoko Atrioan
Sarrerak: 12 €/ 8 € Museoaren Lagunak
Dagoeneko salgai leihatilatan eta webgunean. Ikusle kopuru mugatua. 18 urtetik gorakoentzat. Nortasun-agiria eskatuko da: NAN zein pasaportea.
Gainera, Museoan izango den edozein saiotara bazatoz, sarreraren truke Fever-erako txartel bat emango dizugu, egun horretan, 24:00etatik aurrera, bertara doan sartzeko.



