Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua
Art After Dark: Auto + El Comidista + Sid Lerock

Hilabetean behin, ostiral batean, Museoa zabalik egoten da gauez, Art After Dark saioetan bai arteaz bai musikaz goza dezazun.

Egin dantza eta bisitatu erakusketak nazioarteko DJen musika onena entzunten duzun bitartean, Fever-ekin lankidetzan antolatutako saio hauetan.

00:00: musika elektronikoa
SID LEROCK:
(SHITKATAPULT / MY FAVORITE ROBOT, KANADA)
Sid LeRock izenik sonatuenetakoa da Kanadako musika elektronikoaren barruan, sei album ezagun eta 50 single baino gehiagori esker. Koloniako eskolara hurbildu zen, eta izen hauek ere hartzen ditu: Pan/Tone (Sub-static, Sender/Kompakt, 240 Volts) eta Gringo Grinder (Onitor Records). Depeche Mode, Fairmont eta Placebo, besteak beste, nahastu ditu, eta DJ Koze, Ada, Metope eta Jake Fairley-rekin aritu ohi da elkarlanean.
sidlerock.com

23:00: Indiedance organikoa
MIKEL ITURRIAGA EL COMIDISTA (BARTZELONA)

Mikel López Iturriagak pop musikaz idazten zuen El Paísen, baina badira jada urte batzuk erabaki zuela diskoak nahitaez entzuteari uztea eta kazetaritza gastronomikoaren gozamenei osoki emana bizitzea. El Comidista bere blogarekin sekulako arrakasta lortu eta liburu bat kaleratu ondoren(Las recetas de El Comidista), hasierako garaietara itzuliko da denetik entzungo den saio baten bidez, Pulp, Massiel eta tartean dagoen edozer, alegia.
elcomidista.com

22:00: musika elektronikoa
AUTO (ROBOT CLUB, BLUE FEVER, BILBO)

NoData kolektiboa 1998an sortu zenetik, Auto DJ eta sustatzaile modura nabarmendu da Bilboko klubetako eszenan. Bere izaera ameslaria lagun, elkartu egin zen 2005ean Fever sortzeko. Harrezkero, klub hori zuzentzen du beste kide batekin batera. Kabinan dagoela, erritmoaren alkimista dugu, abangoardia elektroniko fin eta bikainenaren zale, pop-aren sotiltasun eta dotoreziaren aldeko.
fever.es

 

Zozketatutako 20 sarreraren irabazleak, bakoitzarekin bi pertsona doan sartzeko:

  • Nuria Fernandez Rozados
  • Nuria Sotes Arenzana
  • Liudmila Tyukalova
  • Claudia Giacci
  • Jessie Andre
  • Ione Rodriguez Uraga
  • Bidane Gutierrez Navas
  • Oihane Gonzalez
  • Guillermo Martin
  • Marta Castelló Fernández
  • Virginia Guillén
  • June Gerriko Apalategi
  • Leire Durañona Velasco
  • Cristina Nistal Riobello
  • Jose Ignacio Summers Daire
  • Lindsay Pond
  • Maider Borde Romero
  • Jon Beltran Ruiz
  • Eunate Pastor Samaniego
  • Elena Santa Cruz

Zorionak! Zure izena irabazleen zerrendan agertzen bada zurekin jarriko gara harremanetan sarrera jaso dezazun.

.

Dagoeneko salgai leihatilatan eta webgunean. Ikusle kopuru mugatua.

Gainera, Museoan izango den edozein saiotara bazatoz, sarreraren truke Fever-erako txartel bat emango dizugu, egun horretan, 24:00etatik aurrera, bertara doan sartzeko. 18 urtetik gorakoentzat.

Erosi orain

Doako sarrerak eskuratu

EGIN ZAITEZ LAGUN
Sartu originaltasunean
Newsletter
x

Newsletter

Eman izena eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

* Derrigorrezkoa

Cargando...

×