Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.

Art After Dark: Adrián + Dj Göo + Amirali

Museoa zabalik egoten da gauez, Art After Dark saioetan bai arteaz bai musikaz goza dezazun.

Egin dantza eta bisitatu erakusketak nazioarteko DJen musika onena entzunten duzun bitartean, Fever-ekin lankidetzan antolatutako saio hauetan.

Estiloa: Soul, Jazz
22:00: ADRIÁN (FEVER CLUB, BILBO)
Adriánek hamar urtetik gora daramatza “mezua predikatzen”. Hasieran, Comic’s taberna zuloan ibili zen, eta, garai hartan, bilbotar belaunaldi batek hari esker musika beltza ezagutzeko aukera izan zuen. Gero, Bullitt Groove Club-en egon zen, bere klubean, egiteko musikala zuen tokian. Egun, berriz, FEVERen dihardu, Espainia iparrean giro anitzeko klub garrantzitsuenean, diskoak jartzen.

Kabinan honako hauekin batera aritu da: Keb Darge, Jazzman Gerald, Eddie Piller (acid jazz), Oli Stewart (Casbah 73), Jadd (Improvisto), Mark Taylor (Blue note), Ian Wright, Andy Lewis eta Wayne Kra.
www.fever.es

Estiloa: Indie, Elektronikoa
23:00: DJ GÖO (LIMBO STARR, IRUÑEA)
Göo orain 10 urte hasi zen Iruñean diskoak jartzen. Bartzelonan, Ingalaterran eta Suedian aritu zen ondoren. Gaur egun, Iruñeko Nicolette klubean jarduten du, bai eta La 2 de Nitsan (Apolo-Bartzelona) ere. Bilbao BBK Live edo Donostikluba jaialdietan diskoak jartzen ibili da, besteak beste, eta Asian Dub Foundation, Andrew Weatherall edo Vladislav Delayren gisako artistekin aritu da oholtza gainean. Iragan udan Laguna Remixes (www.limbostarr.bandcamp.com/album/laguna-remixes) (Limbo Starr- Farmway Rec) lehen lana argitaratu zuen, eta horixe bera aurkeztuko du orain, beste hainbat tema elektronikorekin batera, eta bere “teknika arrakastatsua” baliatuta ─horrela deskribatu du Nitsa Cluben web guneak argitaratutako iruzkinak─.
www.limbostarr.com/site/

Estiloa: Elektronikoa
24:00: AMIRALI (CROSSTON REBELS, KANADA)
Crosstown Rebels markarekin “In Time” izeneko LPa argitaratu ondoren, Amiralik kritika espezializatuaren babes osoa eskuratu zuen. Resident Advisorrek “artisau bikainaren adibidetzat” jo zuen, eta musika elektronikoaz, tecnoaz eta house musikaz duen ikusmolde ausartak eta abangoardistak jarraitzaile ugari ekarri dizkio, horien artean, MK, Deetron, Appleblim edo Deniz Kurtel ospetsuak.
www.soundcloud.com/amiraliofficial
www.facebook.com/AmiraliOfficial

 

Zozketatutako 20 sarreraren irabazleak, bakoitzarekin bi pertsona doan sartzeko:

  • Saioa Delgado Cabeza
  • Ana Pérez Olza
  • Oriana Silva Alonso
  • Coralie Raynaud
  • Benjamin ALLY
  • Florence Prades
  • Sarai de la Hera Prieto
  • Florencia Rodríguez da Costa
  • Manon Auclair
  • María Martínez
  • Endika Ampudia Gamero
  • Sangeeta Sathe
  • Bergerot Matthieu
  • Mari Carmen Morales Bernal
  • Antonio Ribichini
  • Erika Escallada de la Fuente
  • Xandra Penent
  • Katerina Giamalaki
  • Jarein Ortega
  • Ruth García Llaguno

Zorionak! Zure izena irabazleen zerrendan agertzen bada zurekin jarriko gara harremanetan sarrera jaso dezazun.

.

Dagoeneko salgai leihatilatan eta webgunean. Ikusle kopuru mugatua. 18 urtetik gorakoentzat. Nortasun-agiria eskatuko da: NAN zein pasaportea.

Museorako sarrerak ez du baimentzen Fever-era dohainik sartzea

Erosi orain

Doako sarrerak eskuratu

EGIN ZAITEZ LAGUN
Sartu originaltasunean
Newsletter
x

Newsletter

Eman izena eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

* Derrigorrezkoa

Cargando...

×