Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua
2013ko Gabonak. Objetuak eta kolorea

Parte har ezazu 2013ko abenduaren 16tik 2014ko urtarrilaren 5era bitartean Museoak Gabonetarako antolatu dituen sormen-jardueretan. Jarduera horietarako berariaz hautatutako edo sortutako objektuak eta kolorea izango dira protagonistak, eta bestelako zeharkako gaiak ere landuko ditugu: forma geometrikoetatik hasi eta gaur egun modan dagoen Zuk zeuk egin ereduraino, tartean zenbait artistaren lan- eta sortze-prozesuak landuz, hots, Antoni Tàpies artista ospetsuarenak edo Prozesua eta metodoa erakusketako protagonista diren artista garaikideenak.

Abenduak 16, astelehena, 17:30 eta 18:45
A mano (Eskuz) Haurrentzako ikuskizuna
[Museoaren lagunentzak soilik]
Logroñoko El Patio konpainiak A mano obra aurkeztuz emango dio hasiera Gabonetako kanpainari. Ikuskizun honek formatu txikiko Ikuskizun Onenaren Saria eskuratu zuen 2013ko Fetén Jaialdian. Informazio gehiagorako

Abenduak 17 – Urtarrilak 5
Arrastoen jokoa
Adi egon xehetasunei eta jarraitu arrastoak! Txarteldegietan jaso dezakezu proposatzen dizugun jokoa: eraikinari kolorea jartzeko, pertsonaia bat janzteko objektuak aurkitzeko edo forma geometrikoez gozatzeko. Informazio gehiagorako

Abenduak 26 eta 27; Urtarrilak 2, 3 eta 4, 11:00 eta 17:00
Gabonetako tailerrak
[Museoaren lagunentzak soilik]
Objektu harrigarrienak ere Gaboneko apaingarri bilaka daitezke. Museoan barrena bisitaldi labur bat egin ondoren, berrerabiltzen, muntatzen edo konbinatzen diren materialen bidez objektuak sortu. Informazio gehiagorako

Abenduak 21, 22, 26, 27, 28 eta 29. Urtarrilak 2, 3, 4, eta 5, 11:00 eta 17:00
Zuk zeuk egin Gabonetako apaingarriak!
Helduek Museoari bisita egiten dioten bitartean, haurrek Artearen izkinan gozatzeko aukera izango dute. Data horietan, sormenerako gune honetako egitura bat desioen zuhaitz bilakatuko dugu guztion artean. Informazio gehiagorako

Abenduak 26, osteguna, 12:30, 17:00 eta 18:15
Kubik haurrentzako ikuskizuna
Teatro Paraíso konpainiak Kubik ikuskizuna aurkeztuko du Belgikako Theatre de la Guimbarde taldearekin elkarlanean. Zentzumen anitzeko gune harrigarri honek bata bestearen segidan doazen koloreak, Informazio gehiagorako

Abenduak 28, larunbata 17:00 eta 18:30 h
Harriz harri Haurrentzako ikuskizuna
Le home dibuixat taldeak Harriz harri formatu txikiko obra aurkeztuko du. Bertan, objektuek, bideko edo hondartzako harriak bereziki, bizitza izango dute eta objektu txiki baten... Informazio gehiagorako

Desde el hasta el .

EGIN ZAITEZ LAGUN
Sartu originaltasunean
Newsletter
x

Newsletter

Eman izena eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

* Derrigorrezkoa

Cargando...

×