Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.

Zinema Mexperimentala

2000(e)ko maiatzak 26 – 2000(e)ko ekainak 4

Patinen gainean dabilen moja batek rock and rollaren heriotzari buruzko profeziak idazten ditu sprayez Mexikoko hirian. Maguey-hosto gozo eta angelu askotakoak dantzan dabiltza Shostakovitxen 11. sinfoniaren doinuarekin. Feminista txantxazale batek hondamena sortzen du monasterio batean priorearen edarian LSDa isuriz. Mexikoko zinema esperimentalak barregarri uzten ditu betiko formak eta irauli egiten du ohikoa modu anarkikoan.

Zinema Mexperimentala lelopean jasotako joera hau iraultza mexikarraren amaieran hasi zen, zine-kamera orduko artista eta intelektualen egitasmo nazionalista eta utopikoak burutzeko tresna bihurtu zirenean. Serie honetan zabaldu egin zen soilik Estatu Batuetako edo Europako lanak aintzakotzat hartzen dituen abangoardiako zinemari buruzko ikuspegi estua, eta bestelako hainbat eragin zinematografiko aurkeztu ziren, hasi Sergei Eisensteinekin eta Luis Buñuelen garai mexikarrera bitarteko lanak aztergai hartuaz. Azterketa horretan Mexikoko zinema esperimentalaren eta surrealista europarren, animazio abstraktuaren eta, berrikiago, Latinoamerikako eta beste zenbait herrietako oposizioko zinemagintzaren arteko parekotasunak aztertu ziren. 1960ko hamarkadako lan kontrakulturaletatik hasten zen aukeraketa, eta esperimentu formal ez-komertzialak jorratzen dituen belaunaldi berrietara iritsi arteko lanak aztertu zituen, Mexiko esplorazio-lekutzat eta ikonografia mitikorako iturritzat duten Estatu Batuetako zinema esperimentaleko zuzendarien lanak ere aintzakotzat hartuz.

Zinema Mexperimentala horretako komisarioak ondokoak izan ziren: Jesse Lerner, Los Angelesko dokumental-zuzendaria, Pitzer College-eko irakaslea, eta Claremont-eko fakultateetako kidea; eta Rita González, bideo-zuzendaria eta UCLAko doktoretza-ikaslea Zinema eta Telebista fakultateko Azterketa Kritikoei buruzko programaren baitan. Programa ondokoek antolatu zuten: John G. Hanhardt-ek, Solomon R. Guggenheim Museumeko zinema eta ikus-entzunekoen ataleko arte-ardurako burua, eta Maria-Christina Villaseñor-ek, ikus-entzunekoen ataleko arte-ardurako laguntzailea.

Ximena Cuevas

Corazón Sangrante, 1995

×