Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.

Sugimoto: Erretratuak

2000(e)ko ekainak 6 – 2000(e)ko irailak 10

Hiroshi Sugimoto artista japoniarraren argazki-serie berri honetan, Dioramak izeneko seriean lehendik landutako argizarizko figurak aurkezten zaizkigu berriro ere. Historia naturaleko museoetan erakusgai egondako dioramen lehenbiziko irudikapenak eta argizari-museoetan ikusgai egondako pertsonaia ospetsuen koadroak ez bezala, irudiok giza neurrian eginda daude, eta atzealde beltz baten gainean argiztapen dramatikoa erabiliz argazkia egin zaien pertsonaia historikoak irudikatzen dituzte zuri-beltzezko erretratu hauek, hala nola Enrike VIII.a, Isabel I.a edo Voltaire.

Bere lanetan ordura artekoaz guztiz bestelako eskala bat erabiliz, Sugimotok argizarizko irudiak Londresko Madame Tussaud museoan irudikatutako eszenetatik bakartu, irudiaren hiru laurden agerian uzten zituen plano bat aukeratu, eta argiztatu egin zituen Rembrandten lana gogora zekarten erretratu kezkagarriak sortzeko moduan. Sugimotoren irudikapen piktorikoak xehetasun ugariz jantzita daude eta argizarizko irudiak egiteko hasiera batean erreferentziatzat erabilitako iturri piktoriko ugariak dakartzate gogora, hala nola, Hans Holbein, Anthony van Dyck eta Jacques Louis Daviden lanak. Sugimotok argazkigintza asmatuz geroztik existitzen zen elkarrizketa biziberritzen du: pinturaren eta erreprodukzio mekanikorako teknikaren artekoa hain zuzen ere.

Hiroshi Sugimoto

Ana Boleyn (Anne Boleyn), 1999

Zilar-jelatinazko kopia

149,2 x 119,3 cm

1/5 alea
Deutsche Guggenheim, Berlin

×