Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.

Richard Serra: Denboraren materia

2014(e)ko urtarrilak 1 – 2014(e)ko abenduak 31

Denboraren materia (The Matter of Time, 1994– 2005) Richard Serrak espazioaren fisikotasunari eta eskulturaren izaerari buruz egin duen gogoetarik sakonena da. Serrari enkargatutako zazpi es- kulturak Frank O. Gehryren eraikinaren aretorik handienean iraunkorki instalatuta daude, eta Museoaren inauguraziorako egin zuen Sugea (Snake, 1994–97) piezari gehitu zaizkio. Richard Serraren eskultura, oinarri edo idulki tradizionalik gabe, ikuslearen espazio errealean murgiltzen da eta beste era bateko harremana sortzen du harekin; hortaz, ikusleak objektuarekin duen esperientzia eskultura bera ulertzeko funtsezko bihurtzen da. Denboraren materia instalazioan Serraren forma eskultorikoek izan duten bilakaera ikus daiteke: elipse bikoitz nahiko sinpletik hasi eta espiralaren konplexutasunera arte. Lan horiek ustekabean aldatzen dira bisitariak eskulturak zeharkatu eta inguratu ahala, mugimenduzko espazioaren sentsazio ahaztezina eraginez.

Richard Serra
Denboraren materia (The Matter of Time), 1994–2005

Zortzi eskultura, altzairu herdoilkorra

Neurri aldakorrak

Guggenheim Bilbao Museoa

×