Espainiako hiru Venus gorri | Jim Dine | Guggenheim Bilbao Museoa
Iragandako erakusketa

Pop arte amerikarra

1999.03.05 - 1999.12.27

50eko hamarkadaren bukaeran eta 60ko hamarkadaren hasieran, espresionismo abstraktuan hezitako artisten belaunaldi berri bat itzaletik atera zen gero eta nabarmenagoak ziren oinarrizko printzipioei desafio egiteko. Originaltasunaren berezitasun gisa keinuaren eta autoespresioaren lehentasuna gaitzetsiz, pop artistek eguneroko bizitzaren alderdi hutsalenetan oinarritutako ikonografia garatu zuten, hau da: publizitatea eta komunikabideak. Gizarteko kide arrunten irudi-multzoa, berriro ere "arte handiaren" erresumaren testuinguruan ironikoki kokatua, kontsumo-kulturaren ospakizun gisa edota kritika subertsibo gisa har daiteke.

Instalazio honetan Roy Lichtenstein, Claes Oldenburg, Andy Warhol, Robert Rauschenberg, John Chamberlain eta James Rosenquisten lanak barne hartzen dira. Nabarmenak dira instalazio honetan Rosenquisten Flamenko Kapsula (Flamingo Capsule) eta Warholen Ehun eta berrogeita hamar Marilyn koloretsu (Hundred and Fifty Multicolored Marilyns), Guggenheim Bilbao Museoak erositakoak;.bai eta Robert Rauschenbergen Gabarra (Barge) Guggenheim Bilbao Museoak eta Solomon R. Guggenheim Museum-ak batera erositakoa.


 

Jim Dine
Espainiako hiru Venus gorri (Three Red Spanish Venuses), 1997
Poliestireno puztua altzairuzko egitura gainean, nylonezko sare-maila eta latex akriliko gorrizko akabera
940 x 1220 x 1240 cm
Guggenheim Bilbao Museoa

Partekatu