Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.

Palazuelo. Lan-prozesua

2007(e)ko martxoak 14 – 2007(e)ko ekainak 3

Pablo Palazuelo (Madril, 1915 – Madril, 2007) XX. mendearen bigarren erdiko Espainiako artearen funtsezko pertsonaietako bat izan zen, bere obra merezitako nazioarteko aintzatespena oraindik jasotzeko badago ere. Museu d'Art Contemporani de Barcelonak atzera begirako erakusketa hau antolatu zuen Guggenheim Bilbao Museoaren lankidetzarekin; Palazuelo: lan-prozesua erakusketak artista honen obraren alderdi ezezagunenak nabarmendu zituen, eta aurretik jendaurrean inoiz ikusgai egondako lanak aurkeztu zituen. 300 obratik gora bildu ztiren, eta horien artean marrazki, gouache, pintura eta eskultura ugari zeuden.

Azkeneko hogeita hamar urteetako historiografiak abstrakzio idealista gisa sailkatu du haren obra, espiritualtasun-korronteekin eta artistaren eta bere obraren ikuspegi sakratu batekin estu lotua. Artistak, izan ere, pentsamendu-korronte jakin batzuen eragina jaso zuen: esoterismoarekin, kabalarekin, filosofiarekin eta ekialdeko pentsamenduarekin erlazio estua zutenak. Bestetik, matematika, fisika eta mendebaldeko pentsamendu zientifikoa ere funtsezkoak izan ziren bere lanean. Harean lanean, abstrakzioaren garapenak eta geometriaren erabilerak lotura estua izan zuten forma berriak aurkitzean (ez asmatzean) oinarritzen den prozesu analitikoarekin. Bere lana gidatu zuten etengabeko aurkikuntza horiek, eta formen bariazio amaigabeen bidez aditzera emandako tentsioa ekarri zuen.

Erakusketak  Manuel Borja-Villel eta Teresa Grandas izan zituen komisario, eta ez zen ohiko atzera begirako erakusketa gisa taxutu, hau da, ez ziren Palazueloren lanaren etapak kronologikoki aurkeztu. Horren ordez, prozesuaren, egikaritzaren eta erlazionaltasunaren nozioetara hurbiltzen den abstrakzio-mota aurkitzeko egindako bilaketa-lana agerian uzteari eman zitzaion lehentasuna. Hainbat gai behin eta berriro aztertu bazituen ere, besteak beste, geometria edo materia, bere lanaren ardatz nagusiak alegia, ez dira ahaztekoak lanen egitura formalaren eta  lengoaia poetikoak sorrarazitako erreferentzien anbiguotasunaren eta aniztasunaren arteko loturajk. Bisualtasun abstraktu modernoaren barruan sartu arren, sinboloekin erlazio handiagoa duten praktikak eta estetikak jorratu zituen: ikusgai dagoen horretatik abiatuta sortzen diren zirrituko espazioak arakatu zituen, eta bilaketa eta agerraldi horretan ikusleak esku hartzea ezinbestekoa zitzaion.

Palazueloren lanetan bateratze berezia sortzen da abstrakzio modernoaren bisualtasun formen eta performance-aren eta antzerki lan-metodoen artean. Hala, metodo horiek bat datoz 1967an Michael Friedek Minimalismoa kritikatzean planteatutako teatraltasunaren nozioarekin, "artea eta objektualtasuna" bere saiakeran (horretan diskurtsoari, performance-ari  eta testuari lotutakoaren alde egin zuen, eta baztertu zuen arte modernoaren bisualtasun hutsa, autonomoa eta autorreferentziala). Erakusketak helburu zuen, hain zuzen, kanon modernoari jarraiki, Palazueloren lanen alderdi ezezagunenak, anbiguoenak eta helezinenak nabarmentzea; hartara, aurretik inoiz ez erakutsitako lan ugari ikusgai jarri ziren.

Pablo Palazuelo

Omphale II, 1962

Olio-pintura mihise gainean

277 x 207 cm

Fondation Maeght, Saint-Paul-de-Vence
Argazkia: Claude Germain

×