Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Laborategiak: Bilduma Iraunkorrari begira. Aitor Ortiz

2011(e)ko irailak 13 – 2011(e)ko azaroak 13

Guggenheim Bilbao Museoaren Hamargarren Urteurrena zela eta, 2007an Museoak Laborategiak: Bilduma Iraunkorrari begira izeneko erakusketa zikloari hasiera eman zion. Helburu zuen publikoari Bildumako zenbait artelan sakonean ezagutzeko aukera ematea eta artista bakoitzaren sortze-prozesua, haien erreferentzia kultural edo intelektualak, lanetan erabiltzen dituzten materialak eta lanek biltzen dituzten esanahiak azaltzea.

2008an, Museoak Argi hormak 011 (Muros de luz 011, 2005) eskuratu zuen, Aitor Ortiz artista bilbotarrak 2004 eta 2006 urteen bitartean garatu zuen sail homonimoaren barne dagoena. Markinako marmol beltzezko harrobi batean ateratako argazkietan oinarritu zen Ortiz lan hori egiteko; landugabeko leku bat islatu zuen eta argi zuri gardenezko lau angeluko espazioak txertatu zituen bertan. Artistarentzat, harriaren bolumenaren eta eraikitzen duen gunearen arteko kontrasteak honakoa irudikatzen du: adimenarentzat babesleku bat, existitzen ez den leku bat; horrez gain, adimenak eta proiektu artistikoek lehengaiak antolatzeko duten indarraren sinbolo argia ere bada. Aurkezpen honetan, Argi hormak 011 lana Aitor Ortizen ibilbidearen aldi desberdinetako beste lan batzuekin batera agertu zen, horiek artistaren sortze-prozesua agerian uzteko funtsezkoak baitziren.

Aitor Ortiz

Argi hormak 011 (Muros de luz 011), 2005

Argazki digitala aluminio gainean

251 x 397 cm

Edizioa: 3 aletik 1. + 2 AP
Guggenheim Bilbao Museoa

×