Tximista oreina argituz | Joseph Beuys | Guggenheim Bilbao Museoa
Iragandako erakusketa

Joseph Beuys

2002.02.19 - 2003.01.19

Guggenheim bildumetakoak diren Joseph Beuysen eskultura, beira-arasa, instalazio eta marrazkiek xx. mendearen bigarren erdiko artean joerak hautsi eta eraldatu dituen artista nagusienetako baten lana aurkezten digute. Beuysek iturri desberdinetatik edan zuen bere ibilbidean aurrera egin ahala, eta besteren artean Alemaniako historiaren, txamanismoaren eta Rudolf Steinerren antroposofiaren eragina jaso zuen. Eta arteari buruz eratua zuen definizioa zabaldu zuen, elkar-ekintza eta eztabaida publikoaren emaitzaz sortutako "eskultura soziala" gehitzearren. Lanerako erabiltzen zuen metodoa beira-arasetan antzematen da bereziki. Kristalez inguratutako espazioak dira, objektu sortuak edo aurkituak ikusgai jartzeko erabiliak. Nabarmentzekoak dira baita ere marrazkiak, artistak beste material batzuetan egindako obren inspirazio gisa erabiltzen baititu, "energia-iturri" gisa deskribatu izan dituelarik.

 


Joseph Beuys
Tximista oreina argituz (Blitzschlag mit Lichtschein auf Hirsch), 1958–85
39 elementu
Brontzea, burdina eta aluminioa
Neurri aldakorrak
Edizioa: 4 aletik 0
Guggenheim Bilbao Museoa

Partekatu