Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Gure garaiko artea. Guggenheim bildumen maisulanak

2014(e)ko irailak 23 – 2015(e)ko maiatzak 3

Solomon R. Guggenheim-ekin dugun kudeaketa hitzarmenaren lehen aldia betetzen dela, Bilduma Iraunkorraren erakusketa handi bat aurkeztuko du Guggenheim Bilbao Museoak, Gure garaiko artea izenburupean. Bertan izango dira Guggenheim Sarearen maisulanak, eta xx. mendeko arte mugimenduetatik ibilbide kronologikoa egingo da. Halaber, Guggenheim Bilbao Bildumaren artista garrantzitsuei eskainitako gune monografikoak egongo dira —esaterako, Jorge Oteizari eta Eduardo Chillidari eskainitakoak— eta New York- eko museoaren gaur egungo instalazioak ere gune jakin batean ipiniko dira. Horrela, 1997an egindako inaugurazio-erakusketaren antzeko batekin, itxi egingo da Guggenheim Fundazioarekin hasitako lankidetzaren lehen aldia: Guggenheim Bildumen bilakaera agerian jarriko da, bai eta haien funtsezko oinarriak ere.

Marc Chagall

Paris leihoan zehar (Paris par la fenêtre), 1913

Mihise gaineko olioa

136 × 141,9 cm

Solomon R. Guggenheim Museum, New York, Solomon R. Guggenheim Sortze Bilduma, Dohaintza 37. 438

×