Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.

Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak II

2011(e)ko azaroak 15 – 2012(e)ko urriak 28

Guggenheim Bilbao Bildumaren funtsen inguruan antolatutako 2009–2012 urteetarako erakusketa-zikloaren bigarrena izan zen hau. 1960ko eta 1970eko hamarkadetan jardun zuen Europako artisten belaunaldi batek ekarritako 1970eko eta 1980ko hamarkadetako arte-eztabaidetan sakondu zen; artista horien ekarpenen aukeraketa bat, 1980ko hamarkada amaieratik gaur egun arteko lanena, egon zen ikusgai.

Artista horietako gehienak asaldaketa politikoko garaian jaio ziren, eta haien egiteko moduak proposamen-sorta zabala ekarri zuen arte garaikidean. Askotariko eratan agertu ziren artista horiek 1960ko hamarkadatik aurrera mundua arautu duten ideia-, ekonomia-, giza eta politika-indarren aurka. Hausnarketa pertsonalago batera itzuli ziren, eta iragana bereganatu zuten, norbanakoaren bizitzaren biltegi zelakoan. Horretarako, hainbat baliabide eta adierazpen formal erabili zituzten: Anselm Kiefer-ek materialtasunez bete zituen pinturak, Georg Baselitz-ek keinua nabarmendu zuen bere lanetan, Gerhard Richter-ek erromantizaziora jo zuen, eta Richard Long-ek, Christian Boltanski-k, Francesc Torres-ek eta Jannis Kounellis-ek instalazioak egin zituzten. Lan horiek guztiek belaunaldi horren pentsamenduaren eta sormenaren konplexutasuna deskribatzen dute.

Georg Baselitz Bigarren Mundu Gerraren osteko arte-panoramaren Europako artistarik garrantzitsuenetakoa da eta artista gazteenentzako erreferentzia ukaezina. 2010ean, Guggenheim Bilbao Museoak artistaren tamaina handiko hamasei mihise eskuratu zituen, hain zuzen, Lenin andrea eta urretxindorra (Mrs. Lenin and the Nightingale, 2008) saila, erakusketa honetan lehen aldiz ikusgai jarriko dena. Pintura horietan historiaren eta artistaren bizitzaren aipamen anitz daude, baita hitz-jokoak eta esaldi misteriotsuak ere. Azken horiek artista garaikideen arteko loturak eratzen dituzte, hala nola, Tracey Emin, Jake eta Dinos Chapman, Jeff Koons, Damien Hirst, Lucien Freud eta Frank Auerbach.

 

Jannis Kounellis

Titulurik gabea, 1988

Altzairuzko panelak, ikatza eta marregazko zakuak

Guztizko neurri aldakorrak

Guggenheim Bilbao Museo

×