Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Georges Braque

2014(e)ko ekainak 13 – 2014(e)ko irailak 21

Georges Braque-ren (Argenteuil-sur-Seine, 1882− Paris, 1963) heriotzaren 50. urteurrena dela-eta antolatu da atzera begirako handi hau. xx. mendeko artista gailen horren —garrantzitsuenetako bat— ibilbide osoa, garai guztiak, hartzen ditu erakusketak. Kubismoaren sortzaileetako bat izan zen Braque, Pablo Picassorekin eta Juan Grisekin batera, eta, era berean, papiers collés edo itsatsitako paper delakoen aitzindari izan zen. Ondorengo lan guztiak natura hilak eta paisaiak metodikoki aztertzeari bideratu zituen. Pintura frantsesaren eredu bikaintzat jo izan da, klasikoen oinordeko eta Bigarren Mundu Gerra osteko abangoardiaren sustatzaile izan baitzen.

Erakusketan Fauvismo aldiko lanetatik hasi eta azkenaldiko lanetara helduko gara; azken horien artean daude estudioen eta txorien sail handiak. Leku gailena izango dute Kubismo aldiko lanek, kaneforen irudikapenek (1920ko hamarkadakoak) eta bizitzaren bukaerako paisaiek.

Georges Braque
Natura hila mahai-zapi gorriarekin, 1934

Olio pintura mihise gainean

81 x 101 cm

Bilduma pribatua

Georges Braque © VEGAP, Bilbo, 2014

Argazkia © Leiris SAS Paris

×