Garmendia, Maneros Zabala, Salaberria. Prozesua eta metodoa: artxibategitik ez-lekura
2013(e)ko urriak 31 – 2014(e)ko otsailak 16
Historiaren dekonstrukzioa eta simulazioa erabiltzen dituzte Iñaki Garmendiak (Ordizia, 1972), Xabier Salaberriak (Donostia, 1969) eta Erlea Maneros Zabalak (Bilbo, 1977) artelanak egiteko. Estrategia horiez gain, artea jorratzeko berregite-, bereganatze- eta berrinterpretatze-prozesuez baliatzen dira. Erakusketa honetan, bere funtsezko asmo bati jarraiki, inguruko arte-giroa arakatuko du Guggenheim Bilbao Museoak, artegintza horren testuingurua azaltzeko.
Hiru egitura autonomoetan datza erakusketa; egiturok, halere, interdependenteak dira eta hiru egileen lana hartuko dute. Ezaugarri horri esker, hiruron lanak elkar elikatuko dute. Egitura bakoitzean artista banaren ibilbidea berraztertuko da, eta, gainera, artelan egin berriak ikusgai jarriko dira, erakusketarako bereziki sortutakoak.
Xabier Salaberria Instalazioa A History of Irritated Material, 2010 (xehetasuna)


