Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.

Frank Lloyd Wright

2009(e)ko urriak 22 – 2010(e)ko otsailak 14

Frank Lloyd Wright erakusketak Wrighten espazioaren gaineko pentsamenduaren garrantzia eta horrek bizitza modernoan izan duen eragin handia aditzera eman zizkigun. Hala, Wrighten arkitekturak gizartea eta natura elkarrekintzan eta armonian egotea bultzatzen duela nabarmentzeko, laurogei proiektu baino gehiago aurkeztu ziren: etxe partikularrak, eraikin publikoak, bulegoetakoak, erlijiosoak, gobernuetakoak eta entzungelak, antzokiak edo inoiz burutu ez diren hiri egiturak, besteak beste.

Erakusketak hainbat lan aurkeztu zituen hainbat euskarrietan, horien artean: 200 bat marrazki original; garaiko maketak nahiz erakusketarako propio taxutuak; artxibategiko eta erakusketa garaiko argazkiak; eta Wrighten lanarekin lotutako liburuak, aldizkariak eta gutunak. Horrez gain, bideoak eta animazio digitalak sortu ziren, Wrighten diseinuak hobeto ulertzeko oso lagungarriak izan zirenak. Frank Lloyd Wrighten proiektuen aurkezpen paregabe honen asmoa izan zen erakusketara etorritako bisitariak arkitektura ulertzeko modu berri batera hurbiltzea, alegia, arkitektura gure eguneroko bizitzaren oinarrizko hedadura dela uler zezaten.

Frank Lloyd Wright erakusketa Solomon R. Guggenheim Foundation-ek eta Frank Lloyd Wright Foundation-ek elkarrekin antolatu zuten. Frank Lloyd Wright Foundation Frank Lloyd Wright Archives artxibategien kudeatzaile eta jabe da eta, izan ere, haiek eskaini zituzten erakusketa honetarako mailegu gehienak. Komisarioak izan ziren  Thomas Krens, Arte Arduraduna eta Naziarteko Gaietarako Aholkularia, Solomon R. Guggenheim Foundation, eta David van der Leer, Arte Arduradun Albokoa, Arkitektura eta Diseinua, Solomon R. Guggenheim Museum. Hauen lankidetza izan zuten: María Nicanor, Arte Arduradun Albokoa, Solomon R. Guggenheim Museum; Bruce Brooks Pfeiffer, Frank Lloyd Wright Archivesen zuzendaria; Margo Stipe, Arte Arduraduna eta Erregistro-arduraduna, Frank Lloyd Wright Archives-en Bildumak; Oskar Muñoz, Zuzendariordea, Frank Lloyd Wright Archives; Mina Marefat, Arte Arloko Aholkularia, Bagdadi eskainitako erakusketaren atalean.

Frank Lloyd Wright New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum eraikitzen ari ziren bitartean, ca. 1959
© The Solomon R. Guggenheim Foundation, New York

×