Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.

Euskal Herriko eta Espainiako gaur egungo artea

1999(e)ko martxoak 27 – 1999(e)ko uztailak 7

Museoak gaur egunean Euskal Herrian nahiz Espainian egiten den artearen ordezkaritza geroz eta zabalagoa dauka. Instalazio hau bilduma horren inguruan antolatuta dago, Museoa inauguratu zenetik aurkeztu gabe geratu diren obrei arreta berezia eskaintzen dielarik. Obren selekzioak artisten arteko parekotasuna agerian uzten du. Era berean, Estatuko arteak tradizioz izan duen sentsibilitate berezia agerian uztea da asmoa, argia, materialtasuna, izpiritualtasuna eta historia bezalako alderdiekiko. Ordezkaritzat hartu diren artisten artean Txomin Badiola, Susana Solano, Cristina Iglesias, Juan Muñoz, Francesc Torres, Miquel Barceló, Prudencio Irazabal, Javier Pérez eta Juan Luis Moraza izango dira.

Ikuskizun nagusietako bat Francesc Torresen Beranduegi Goyarentzat instalazioa da. 1993 urteko obra hau, sei kanaleko multimedia-muntaia bat da, bideoa, soinua eta eskultura bat barne hartzen dituena eta Museoak 1997an erosi zuenetik lehen aldiz erakusgai jartzen dena. Gainera, bildumari egindako dohaintzak ere izango dira, horien artean Cristina Iglesias eta Susana Solanoren lanak.

Juan Muñoz

Itzala eta ahoa (Shadow and Mouth), 1996

Poliester-erretxina, oihala, pigmentua, zura eta motorra

Kokapen zehatzeko neurriak

Guggenheim Bilbao Museoa

×