Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.

Ernesto Neto: naraman gorputza

2014(e)ko otsailak 14 – 2014(e)ko maiatzak 18

Brasildar artista Ernesto Netorentzat (Rio de Janeiro, 1964) haren artelanak zeharkatu, bizi, sentitu eta are usaindu behar ditu ikusleak; hala, norberaren gorputza, zentzumenak eta adimena sentitu ditzake. Netok esan duenez: “Partekatzen duguna bereizten gaituena baino garrantzitsuagoa da”. Horregatik giza harremanen komuneko ezaugarriak aztertzen ditu sentsualtasuna eta gorpuztasuna gogora ekartzen duten eskulturen bidez. Ernesto Neto: naraman gorputza erakusketa artistarekin elkarlan estuan antolatu da, eta 1980ko hamarkadaren amaieratik gaur egunerainoko lanen sorta zabala ikusgai egongo da. Lan batzuk beste modu batean taxutu dira, artistaren ideia berrien eta nahien arabera, bai eta Museoko arkitekturaren arabera ere. Netorentzat erakusketa bat poesiarako txoko bat da, eta egunerokotik ihes egin dezake bisitariak bertan: pentsatzeari utz diezaioke, “bizitzatik zuzenean” arnasa hartuz.

Ernesto Neto
Danborra (Tambor), 2010

Kakorratz lana, laba harriak, pianoa, ibaiko harriak, afrobrasildar danborrak eta kaxa

380 x 1.000 x 1.000 cm

Ikuspegia: Museu de Arte Moderna, São Paulo, 2010

Argazkia: Everton Ballardin

© Ernesto Neto

×