Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.

Artea Ikasbide 2014

2014(e)ko ekainak 6 – 2014(e)ko abuztuak 31

Erakusketa honetan Lehen Hezkuntzako 115 haurrek egindako artelanen aukeraketa bat egongo da ikusgai. Haurrok 2013–2014 ikasturtean artista bihurtu dira, Artea ikasbide egitas- moari esker.
Aurten Naia del Castillo, Ibon Garagarza, Maider López, Manu Muniategiandikoetxea, Ainhoa Ortells eta Jorge Rubio artistek dinamizatu dituzte arte-tailerrak hainbat ikastetxetan, eta 6 eta 12 urte bitarteko ikasleek arte-proposamen bereziak eta pertsonalak sortu dituzte, askotariko teknikez baiatuz, besteak beste, argazkigintzaz, pinturaz, eskulturaz, bideoaz eta performanceaz. Egitasmo honen helburua da eskola-curriculuma indartzea, artea hezkuntzarako tresnatzat erabiliz. Horretarako artearen inguruko eztabaidak pizten dituzte eta gai askori modu berezian, asmotsuan, heltzen diete. Erakusketan dago artista txiki horien ahaleginen emaitza: ilusioz egindako artelan handiak.

×