Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Artea ikasbide

2013(e)ko ekainak 10 – 2013(e)ko abuztuak 25

Erakusketa honetan ikusgai izango dira 6 eta 12 urte bitarteko 127 haurrek egindako artelanak. Haurrok artista bihurtu dira 2012–2013 ikasturtean, Artea ikasbide ekimenari esker.

Elssie Ansareo, Naia del Castillo, Ibon Garagarza, Iñaki Gracenea, Maider López eta Jorge Rubio artistek lagundu dute ekimen horretan: haurrek haiek dinamizatutako tailerretan esku hartu dute eta sormen-lan berezi-bereziak egin dituzte, askotariko teknikak erabiliz, hala nola, argazkigintza, pintura, eskultura, bideoa eta performancea. Halaber, arteaz hitz egin dute eta curriculumaren gaiak modu berritzailean landu dituzte.

Horiek dira ekimenaren erronketako batzuk. Artea hezkuntza tresnatzat baliatuz, curriculuma indartzen dute. Ikasturte amaieran, erakusketa bat antolatzen da artista horien lanak, sormenaz beterikoak eta ilusioz eta ahalegin onez egindakoak, ikusgai ipintzeko.

×