Munduko jakinduriaren bideak: Hermann-en borroka | Anselm Kiefer | Guggenheim Bilbao Museoa
Iragandako erakusketa

Anselm Kiefer

2000.07.01 - 2000.10.15

Erakusketa honetan Guggenheim Bilbao Museoaren bilduma osatzen duten Anselm Kiefer-en lanak egongo dira ikusgai. Kiefer Alemaniako korronte neoespresionistaren ordezkari garrantzitsuenetako bat dugu, eta aukeraketa zabal honetan artista honen azken hamabost urteetako ibilbidearen gaineko ikuspegi zabala eskaintzen da.

Bertan, artistak erabilitako teknika —pintura, eskultura eta argazkigintza— eta material ugari —berun-xaflak, lastoa, igeltsua, haziak, errautsak eta lurra— daude ikusgai.


Lan hauetako asko eta asko formatu handikoak eta paleta ia monokromoz landutakoak dira, eta lanon izaera monumentalak areagotu egiten du beren edukiaren handitasun eta haraindikotasuna.

 

Anselm Kiefer
Munduko jakinduriaren bideak: Hermann-en borroka (Wege der Weltweisheit: die Hermannsschlacht), 1982–93
Xilografia, emultsioa, olio-pintura eta collagea paperean mihise gainean
491 x 612,5 x 3,9 cm
Guggenheim Bilbao Museoa

Partekatu