Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Anselm Kiefer

2000(e)ko uztailak 1 – 2000(e)ko urriak 15

Erakusketa honetan Guggenheim Bilbao Museoaren bilduma osatzen duten Anselm Kiefer-en lanak egongo dira ikusgai. Kiefer Alemaniako korronte neoespresionistaren ordezkari garrantzitsuenetako bat dugu, eta aukeraketa zabal honetan artista honen azken hamabost urteetako ibilbidearen gaineko ikuspegi zabala eskaintzen da.

Bertan, artistak erabilitako teknika —pintura, eskultura eta argazkigintza— eta material ugari —berun-xaflak, lastoa, igeltsua, haziak, errautsak eta lurra— daude ikusgai.

Lan hauetako asko eta asko formatu handikoak eta paleta ia monokromoz landutakoak dira, eta lanon izaera monumentalak areagotu egiten du beren edukiaren handitasun eta haraindikotasuna.

Anselm Kiefer

Munduko jakinduriaren bideak: Hermann-en borroka (Wege der Weltweisheit: die Hermannsschlacht), 1982–93

Xilografia, emultsioa, olio-pintura eta collagea paperean mihise gainean

490 x 612 cm

Guggenheim Bilbao Museoa

×