Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Amerika eta Europako gerraosteko artea

2000(e)ko ekainak 24 – 2000(e)ko urriak 15

Amerika eta Europako gerraosteko artea izeneko erakusketan XX. mendeko arteko korronte garrantzitsuenak aurkeztu ziren, Europa eta Ameriketako Estatu Batuetako artelanak bilduz. Art Informel-a eta espresionismo abstraktua, gerraosteko arte alorreko berrikuntza nagusiak alegia, aldi berean sortu ziren eta biek ere ezaugarri bera dute: konposizioaren eta ordenaren jarraibide tradizionalak baztertzea pintura keinuzkoago eta adierazkorrago baten alde.

Erakusketa hau hartu zuten aretoek Solomon R. Guggenheim Museum eta Guggenheim Bilbao Museoko bildumen arteko elkarrizketa sortu zuten, baina baita Ameriketako Estatu Batuak eta Europaren artekoa ere. Alberto Burri, Eduardo Chillida, Asger Jorn, Yves Klein, Willem de Kooning, Robert Motherwell, Jackson Pollock, Mark Rothko, Clyfford Still eta Antoni Tàpies bezalako artisten lanen bidez, elkarrengandik hain urrun dauden bi kontinente hauetako arte-sorkuntzaren arteko parekotasunak azaldu zitzaizkigun.

Jackson Pollock

Ozeanoaren grisa (Ocean Greyness), 1953

Olio-pintura mihise gainean

146,7 x 229 cm

Solomon R. Guggenheim Museum, New York

×