Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Interneteko erabilerraztasuna

Interneteko erabilerraztasuna, nabigaziorako testuingurua edo minusbaliotasuna edonolakoa izanik ere edonork webgunea eta bertako edukiak eskuratzeko duten gaitasuna da.

Nabigaziorako testuinguruan sartzen ditugu gailuak, nabigatzaileak, Interneterako konexioaren abiadura, periferikoak, nabigatzailearen edo ekipoaren konfigurazioa, ingurumen-baldintzak, etab.

Minusbaliotasunaren barruan sartzen ditugunak ikusmenekoak, entzumenekoak, mugimendukoak edo kognitiboak dira.

 

Konpromiso-aldarrikapena

Horregatik guztiagatik, Guggenheim Bilbao Museoak bere edukien erabilerraztasuna bermatzen duen webgunea garatu du, W3C (World Wide Web-erako Kontsortzioa) kontsortzioko kide den WAI Lan Taldeak (Interneteko Erabilerraztasunerako Ekimena, www.w3.org/wai) ezarritako Erabilerraztasunerako Jarraibideak betez.

Talde horrek ezarritako estandarrei esker, gailu eta plataforma anitzetan webguneak egoki bistaratu daitezke eta berauetako edukiak egoki inprimatu daitezke.

Webgune honetako erabilerraztasunari buruz galdera, iradokizun edo arazoren bat baduzu, jar zaitez, mesedez, gurekin harremanetan posta elektronikoaren bidez, ondorengo helbidean: informacion@guggenheim-bilbao.es

 

Nabigatzeko laguntza

Letraren neurri aldakorra

Webgune honetako orriak diseinatzean unitate erlatiboak erabili dira testuen neurrietan, besteak beste. Orriak egoki bistaratzen dira berezimena edonolakoa izanik ere, eta erabiltzaileak testuaren neurria aldatu dezake, aukera hori badu.

 

Webgunearen mapa

Erabiltzaileak webgunea osatzen duten orrien indizea eskuratuko du webgunearen mapan.

 

Nabigazio-bidea

Erabiltzaileak uneoro jakingo du zein atal/azpiataletan dagoen, orriaren goiko aldean duen nabigazio-bideari esker.

 

Teklatuko atzipen bizkorrak

Internet Explorer 4.0, Netscape, Mozilla, Firefox:
ALT + Teklatuko zuzeneko atzipen-tekla

Internet Explorer 5 baino bertsio altuagoetan:
ALT + Teklatuko zuzeneko atzipen-tekla + ENTER

Opera:
Maiuskulak + Esc (atzipen bizkorreko teklak gaitzeko)

MacOS:
CONTROL + Teklatuko zuzeneko atzipen-tekla

 

Atzipen-teklak

Hauek dira webgune honetarako ezarri diren atzipen-teklak:

  1. Bilatzailera joan
  2. Hasierako orrira joan
  3. Erabilerraztasunaren orrira joan
  4. Webgunearen mapara joan
  5. Harremanetarako postontzira joan
  6. Edukira joan

 

Edukira jauzi egin

Testua soilik erabiltzen duten edo ahotsaren bidez nabigatzen duten (pantaila-irakurleak) nabigatzaileak erabiltzen dituzten erabiltzaileek nabigazio-menura edo orri bakoitzeko edukira jauzi egin dezakete zuzenean, webguneko orri bakoitzaren hasieran kokatu diren (Menu nagusira joan) eta (Edukira joan) esteken bidez edo 1 atzipen-tekla edo 2 atzipen-tekla erabiliz, hurrenez hurren.

 

Irudien deskribapena

Webgune honetako irudi guztiak laguntza-deskribapenarekin batera doaz, bistaratzea ezinezkoa den kasuetan irudiak ulertzen laguntzeko.

 

Estekak antzematea

Kurtsorea webgune honetako edozein estekaren gainean kokatuz gero, esteka horri jarraituta topatuko dituzun edukien informazioa adieraziko zaizu.

 

×