Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

MUSEOAN SARTZEKO

Museoaren Laguna zarenez, doan sar zaitezke erakusketak ikustera.

Ilaran zain ez egoteko, zoaz zuzenean Lagunen leihatilara (eskuinaldeko lehenengo leihatila). Txartela erakutsi besterik ez duzu egin behar sarrera eskuratzeko. Nazioarteko Laguna bazara, besteren bat doan sar daiteke zurekin batera.

Museoaren Lagunak ez direnekin bazatoz eta Nazioarteko Laguna ez bazara, Lagunen leihatilan bertan eskura ditzakezu sarrerak zurekin datozenentzat. Era horretan, ez duzu publiko orokorrarentzako leihatiletako ilaran zain egon beharrik izango.

Txartela ahaztu baduzu, erakutsi zure NAN Museoaren Laguna zarela egiaztatzeko. Arreta emango dizun pertsonak ziurtatuko ditu zure datuak eta emango dizu sarrera.

×