Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Axel Hütteren argazkia

"AZAL ZEHARRARGIA” ERAKUSKETA. IBERDROLA BILDUMAKO ARTELANAK

Uztailaren 18ra arte

IBERDROLAk, gure museoaren babesleak, bere bildumako artelanen aukeraketa ikusteko bisita pribatu eta gidatua egitera gonbidatzen zaitu. Erakusketa Bilboko Iberdrola Dorreko 25. solairuan dago ikusgai eta hiru sailetan egituratzen da: XIX. mende amaierako eta XX. mende hasierako euskal eskola; 1957tik aurrerako arte espainiarra; eta nazioarteko argazkilaritza garaikidea (www.lapieltranslucida.com).

Erakusketaren ibilbide gidatua egiteko eguna eta ordua erreserbatzeko bideak:

- Iberdrola Dorrearen atarian, "Azal zeharrargia" erakusmahaian, jaso daiteke gonbidapena, astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 20:00etara eta, astearte eta ostegunetan, 12:00etatik 14:00etara.

- Eguna eta ordua telefonoz ere eska daitezke 900 119 119 telefono-zenbakira deituta, astelehenetik ostiralera, 13:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Gogoan izan bisita hasi aurretik NAN eta Museoaren Lagunen txartela aurkeztu behar direla.

Azal Zeharrargia erakusketa. Iberdrola bildumako artelanak

×