Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.

%20ko beherapena sarreraren prezioan

BOS DENBORALDIA 2

DATA: 2013(e)ko Azaroaren 31, 1 (e)an
TOKIA: Euskalduna Jauregia

EGITARAUA:

B. Britten: Four sea interludes
B. Britten:
Pianorako kontzertua Re maiorrean, op. 13
F. Mendelssohn:
3. sinfonia La minorrean, op. 56 “Eskoziarra”
Leonel Morales
, pianoa
Yaron Traub

BRITTEN ETA INSPIRAZIO BRITAINIARRA
Victoria erreginaren garaiko kanpo-politika inspiratu zuen “isolamendu bikainaren” doktrinak, zalantzarik gabe, irlen kultur ekoizpenean eragina izan zuen. Kanpotik zetorrena baztertzea ez zen haien artea hedatzeko lagungarri izan, baina gauzak egiteko modu propioa mantentzea lortu zuen. Azkenean, zenbait musikagilek, haien izaerari uko egin gabe, harresi horiek apurtzea lortu zuten XX. mendean. Horien artean, ezbairik gabe, Benjamin Brittenek izan zuen eragin handiena. Haren eszenarako musika apur bat eskainiko dugu (Peter Grimes operaren itsas interludioak) eta pianorako egindako kontzertu bakana ere. Beste hainbat musikagilek ere paisaia britainiarra izan zuten inspirazio-iturri, Mendelssohnek esaterako, “Eskoziarra” sinfonian.

BOS DENBORALDIA 7

DATA:  2013(e)ko Abenduaren 19, 20 (e)an
TOKIA: Euskalduna Jauregia

EGITARAUA:

L. van Beethoven: 9. sinfonia Re minorrean, op. 125 “Korala”
María Espada,
sopranoa
Clara Mouriz,
mezzosopranoa
Gustavo Peña,
tenorra
Christopher Robertson,
baxua
Sociedad Coral de Bilbao
(J. Gergely, zuzendaria)
Günter Neuhold

BEDERATZIGARRENA. HITZETATIK HARATAGO
Bederatzigarren asko daude. Zenbaki magikoa da sinfonista handien katalogoetan, baina soilik bat aipatzekotan, guztiok dakigu Beethovenen Sinfonia "Koralari" buruz ari garela. Obra honek, zalantzarik gabe, "Hitzetatik haratago" leloa –gure programazioaren zati baten ardatz– islatzen du. Ahotsa, senidetasun unibertsaleko mezua duela, indarrez sartzen da sinfoniaren munduan, eta ia 200 urte geroago, gure kontzientziak ernatzen jarraitzen du.

BOS DENBORALDIA 13

DATA: 2014(e)ko Apirilaren 3, 4 (e)an
TOKIA: Euskalduna Jauregia

EGITARAUA:

L. van Beethoven: Concierto para piano y orq nº 4, en Sol mayor, op. 58 (35’)
H. Berlioz:
Sinfonía fantástica, op. 14 (50’)
Soo Jung Ann,
pianoA
Carlos Miguel Prieto

SINFONIA MODUAN EGINDAKO MAITASUN ADIERAZPENA
Musikagile erromantikoaren asmoetako bat, publikoak haren musikaren bidez adierazitako sentimendu eta emozioekin bat egitea da. Eta zeregin horretan gutxik dute Héctor Berliozen gaitasuna. Haren Sinfonia fantastikoa Harriet Smithson aktorea gorteiatu eta haren arreta lortzeko modu zorotzat uler daiteke. Hori lortzeko, merezi izan zuen agertoki gainean garai hartarako tamaina izugarria zuen orkestra bat jartzea, maitasun adierazpen bat ia berrogeita hamar minututan kontatzeko gai izango zena. Eta, gainera, horrek fruituak eman zizkion. Tonu neurritsuagon, Beethovenen pianoa María Canals Lehiaketaren irabazlearen eskuetan.

BOS DENBORALDIA 15

DATA: 2014(e)ko Maiatzaren 8, 9 (e)an
TOKIA: Euskalduna Jauregia

EGITARAUA:

L. van Beethoven: Sinfonía nº 8 en Fa mayor, op. 93 (27’)
P. Glass:
Concierto Fantasía para dos timbales y orquesta (25’)
R. Strauss:
Don Juan, op. 20 (18’)
Javier Eguillor,
timbales
Julien Bourgeois,
timbales
Günter Neuhold

HAU BAI ERRITMOA!
Garai eta estetika oso desberdinekoak izan arren, programa honetako hiru obrek oldar eta energia izugarriaren sentsazioa helarazten diote entzuleari. Ezagunak dira Beethovenen Zortzigarrena, erritmo aldetik katalogoko aldakorrena, eta Straussen Don Juan obraren orkestra oparotasuna. Baina Philip Glassen kontzertua ezagutzeak harrituko du publikoa gehien. Hipnotismo minimalista, baina baita hamabi tinbal multzo izugarriaren aurrean dauden bi interpretatzaile birtuosoren indar bisuala ere.

×