Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.

Museoaren irudiaren erabilera

Guggenheim Bilbao Museoa hirugarren milurtekoaren eraikin adierazgarrienetako bat da, eta hari lotzen zaizkio egungotasun, teknologia, abangoardia eta diseinu kontzeptuak. Horrexegatik izan ohi da erakargarria enpresa ugarirentzat Museoaren irudia erabiltzea, bereziki, euren irudia berrikuntzarekin eta garapenarekin identifika dezatela lortu nahi duten horientzat. Horretarako eskueran jartzen die Museoak Kide Korporatiboen Programa ; izan ere, beste abantailen artean, Museoaren irudia esklusiboki erabil dezakete egitarau horretan parte hartzen duten enpresek, Museoaren finantzaketan iraunkortasunez laguntzen duten enpresek, alegia. Enpresa eta erakunde laguntzaile horiek, esan bezala, onura gehigarri ugari dituzte.

Argibideak

Guggenheim Bilbao Museoaren eraikinaren irudikapen grafikoa marka erregistratua da, eta horregatik aldez aurretik baimena eman behar zaio Museoaren irudiaren edozein erabilerari.
Baimen-eskaerak Kide Korporatiboen Arloari egin behar zaizkio, 944 35 90 16 telefonoan edo miembroscorporativos@guggenheim-bilbao.es helbide elektronikoan.

 

×