Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Enpresen Ekitaldiak

 

Guggenheim Bilbao Museoak Kide Korporatiboen Programan parte hartzen duten enpresei Museoko espazioak alokatzeko aukera ematen die, berauetan enpresa-ekitaldiak antolatzeko, euren langileei, bezeroei, akziodunei eta beste zenbait kolektiboei.

 

erreserbak

Para realizar su reserva de evento, diríjase a:

Ekitaldi Berezien Arloa Teléfonoa: 944 35 90 05 Faxa: 944 35 90 09 Posta elektronikoa: eventos@guggenheim-bilbao.es

Atrioan ekitaldi bat ospatzen Atrioan ekitaldi bat ospatzen Atrioan ekitaldi bat ospatzen Atrioaren ikuspegi orokorra Atrioa ekitaldi baterako prest Art After Dark Atrioan

Atrioa

 

Atrioa da Museoaren bihotza eta Frank O. Gehry-ren diseinu arkitektonikoaren gune nagusienetako bat. Afariak eta ekitaldiak ospatzeko gune paregabea da Museoko Atrioa.

 

  • 55 m-ko altuera eta 900 m2 inguruko azalera du, eta galerietara eta kanpoko terrazara joateko pasabide nagusia da.
  • Edukiera: 400 pertsona, eserita. Kokteletan, 800 pertsona zutik.
  • Erabilerak: gala-afariak, koktelak, eta bestelako ekitaldiak (sariak ematea, aurkezpen komertzialak, etab.)
  • Noiz erabili: Museoa publikoarentzat itxia dagoenean.
  • Asteleheenetan (uztailan eta abuztuan salbu) eta asteartetik igandera 20:00etatik aurrera.

Zure ekitaldia nahi duzun egun eta orduan egin dezakezun jakiteko, begiratu erakusketen agenda.
Museoko programazioan aldaketak egon daitezke.

Entzungelako eserlekuak Entzungelako eserlekuak Entzungelaren ikuspegia, atrila lehen planoan dela

Entzungela

 

Kongresu, hitzaldi eta kontzertuak antolatzeko ezaugarri egokienak dituen espazioa da.

 

  • Ikus-entzunezko sistema aurreratuenez hornitutako gunea da.
  • Edukiera: 300 pertsona, eta erakusketetako espazioetarako sarbide independentea.
  • Megafonia, diapositiben proiekzioak, gardenkiak, opakuak, ordenagailu bidezko aurkezpenak, bideoa, dvd eta zinema.
  • Erabilerak: kongresuak, hitzaldiak eta kontzertuak.
  • Noiz erabili: Edozein egunetan eta edozein ordutan.

Zure ekitaldia nahi duzun egun eta orduan egin dezakezun jakiteko, begiratu erakusketen agenda.
Museoko programazioan aldaketak egon daitezke.

Atondoa, zutabeak eta informazio-erakusmahaia Atondoaren ikuspegi orokorra

Atondoa

 

Entzungelaren eta Atrioaren ondoan kokatuta dagoenez, berauetan antolatutako ekitaldiaren osagarri izan daitekeen otamena eskaintzeko edo gonbidatu kopuru txikiago bati koktela eskaintzeko gune aproposa da.

 

    • Neurriak: 330 m2 eta zutik 300 pertsona hartzeko edukiera.
    • Erabilerak: koktelak, Entzungelak eskaintzen dituen zerbitzuen ekitaldi osagarriak.
    • Noiz erabili: Museoa publikoarentzat itxia dagoenean. Ikusi ordutegiak

Zure ekitaldia nahi duzun egun eta orduan egin dezakezun jakiteko, begiratu erakusketen agenda.
Museoko programazioan aldaketak egon daitezke.

Eserlekuak Hezkuntza Gelan Hitzaldia Hezkuntza Gelan

Hezkuntza Gela

 

Batzar eta hitzaldiak antolatzeko gehienez 50 pertsona hartzen dituen argiz beteriko espazioa.

 

    • Argi asko duen espazio atsegina.
    • Edukiera: gehienez 50 pertsona.
    • Erabilerak: batzar eta hitzaldiak.
    • Noiz erabili: uztaila, abuztua eta irailean egun osoz erabili ahal izango da, astelehenetik ostiralera; gainerako hilabeteetan, berriz, asteartetik ostiralera arratsaldez eta astelehenetan egun osoz.

Zure ekitaldia nahi duzun egun eta orduan egin dezakezun jakiteko, begiratu erakusketen agenda.
Museoko programazioan aldaketak egon daitezke.

Praktiketako ikasleentzako aurkezpena Atondotik Zero Espaziorako ikuspegia

Zero espazioa

 

Bisitariaren eta Museoaren arteko elkargune dinamikoa, interaktiboa eta elkarreragilea da. Soinu-ekipamenduaz eta pantaila batez hornituta dago, eta Museoa bisitarientzako ixten denean, bileratxoak, aurkezpenak eta koktelak egiteko toki ezin hobea da.

 

    • Museoaren Atondoan dago, eta, beraz, ekitaldirako gonbidatuak eroso eta erraz irits daitezke bertara.
    • Edukiera: 40 pertsona eserita eta 80 zutik.
    • Ekitaldi mota: aurkezpenak, hitzaldiak, bilerak, koktelak eta antzeko topaketak.
    • Erabilera: Museoa publikoarentzat itxita dagoenean.
    • Astelehenetan (uztailean eta abuztuan izan ezik) eta asteartetik igandera, 20:00etatik aurrera.
    • Erabil daitekeen ekipamendua: 40 aulki, 2 mahai hizlarientzat, megafonia-sistema, ukipen-pantaila, pantaila lerragarria eta proiektagailua.

Zure ekitaldia nahi duzun egun eta orduan egin dezakezun jakiteko, begiratu erakusketen agenda.
Museoko programazioan aldaketak egon daitezke.

bestelako zerbitzuak

 

Bisitaldi pribatuak

Ekitaldi korporatiboak Museoan egiten dituzten enpresek, gonbidatuei pribatuak eskaintzeko aukera izango dute.

 

JAKI ETA EDARIAK

IXO taldeak kudeatzen du Guggenheim Bilbao Museoko jatetxea, eta sukaldari burualdean Josean Martínez Alija da. Catering zerbitzua eskaintzen dute Atrioko afarietarako, Atondoko eta Atrioko kokteletarako, hamaiketakoetarako eta abarretarako.

 

BESTEAK

Bestelako zerbitzu osagarriak kontratatzeko aukera ere badago: aldibereko interpretazioa Entzungelan, arropazaindegi-zerbitzua eta abar.

Museoan Interneterako banda zabaleko sarbidea dago, Euskaltelen haririk gabeko Wi-Fi sarearekin. Euskaltelen Wi-Fi sarea erabili ahal izateko beharrezkoa da haririk gabeko Wi-Fi teknologia duen terminala eta aurre-ordainketako bonua izatea.

Ohiko galderak

BEHARREZKOA DA KIDE KORPORATIBOA IZATEA GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAN EKITALDIAK EGITEKO?

Bai. Kide Korporatiboek baino ezin dituzte Museoko espazioak alokatu.

Dena den, profesionalen elkargoen, mediku elkargoen eta irabazi asmorik gabeko erakunde eta elkarteen kasuetan Museoak eskaerak aztertu eta, onartzekotan, antolatzaileek ez dute zertan Kide Korporatiboen Programarekin bat egin , espazioen alokairuko tarifak onartzearekin nahikoa baita.

×