Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.

Enpresa parte hartzaileak

Guggenheim Bilbao Museoaren Kide Korporatiboen Programak ehun enpresa baino gehiagoren babesa jasotzen du iraunkorki. Ezaugarri, tamaina eta jarduera-eremu desberdinetako enpresek dute programa honetan parte hartzeko aukera. Museoa babesteak onura ugariak bezain erakargarriak dakartza berekin, komunikaziokoeta harreman publikoetako estrategietan sar daitezkeenak.

1997an zabaldu zenetik, Museoaren asmoa izan da nazioartean artearen erreferentzia izatea, baita Euskal Herriaren suspertze ekonomikoaren ikur ere. Eta helburu hori Museoaren Kide Korporatiboen laguntzari esker bete ahal izan da. Horrexegatik, publikoki eman nahi dizkiegu eskerrak enpresei, haiengandik etengabe jasotako babes handiagatik, eta baita beste enpresa batzuk animatu ere Guggenheim Bilbao Museoaren proiektuan partaide izatera.

Juan Ignacio Vidarte

Guggenheim Bilbao Museoaren Zuzendari Nagusia

Babesle fundatzaileak

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Solomon R. Guggenheim Foundation

Babesle Estrategikoak

BBK

Iberdrola

Fundación BBVA

ArcelorMittal

Bilboko Udala - Ayuntamiento de Bilbao

Fundación Vizcaína Aguirre

Vocento - El Correo

ITP

Iberia

Euskaltel

Fundación Vodafone España

Petronor

Deia - Grupo Noticias

PwC

Tubos Reunidos

Seguros Bilbao

Bolsa de Bilbao

Obra Social "la Caixa"

Telefónica

EITB

Grupo Eulen

EDP

Metro Bilbao

Ferrovial Servicios

Prosegur

Deia

Diario El Correo

Diario ABC

Diario Vasco

Diario Montañés

Diario La Rioja

Norte de Castilla

Expansión

El Mundo

Cadena Ser

masdearte.com

Gara

Ronda Iberia - Excelente

Estrategia Empresarial

La Ría del Ocio

Empresa XXI

Grupo COPE

El País

SPEND IN Magazine

Grupo SPRI

Coca Cola Iberian Partners

IDOM, Ingeniería y Consultoría

illycaffè

Bahía de Bizkaia

Athletic Club

Bizkaia Energía

Deloitte

Aceros Inoxidables Olarra

SURNE, Seguros & Pensiones

Christie's

MONDRAGON Korporazioa

Evizalde

Viviendas de Vizcaya

Productos de Fundición, S.A.

Cámara de Comercio de Bilbao

Cuatrecasas

Cespa

Giroa

Previsora Bilbaina Seguros

Autoridad Portuaria de Bilbao

Velatia

Barceló Hotel Bilbao Nervión

Parklex

Grupo Tamoin

Mutualia

IXO grupo

BNP Paribas España

Bodegas de los Herederos del Marqués de Riscal

Hotel Abando

Hotel Carlton

Hotel Spa Husa Jardines de Albia

Miróhotel

Tecnalia

Consorcio de Transportes de Bizkaia

Pernod Ricard Bodegas

Accenture

Gran Hotel Domine Bilbao

Lantegi Batuak

Randstad

Grupo Erhardt

López de Heredia Viña Tondonia

Universidad de Deusto

Hotel Hesperia Bilbao

PQC

Renfe

Grupo Erakus

Hotel Conde Duque

Smurfit Kappa Nervión

infinitC.

Heineken España

Fonexion Spain

Tubacex

Mahou San Miguel

Fundación Banco Sabadell

Allianz

Actelion

Crédit Suisse

Hemobesa

Cervezas Keler

La Veneciana GLASSOLUTIONS Saint Gobain

Banco Popular Español

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Babestutako proiektuak

Proiektuaren sorrera

1991n hasi ziren Bilbon Museoa eraikitzeko helburua zuten Euskal Administrazioen eta Solomon R. Guggenheim Foundation-en arteko lehen elkarrizketak. Museoa, kultura modernoaren eta garaikidearen inguruko Europako erakundeetarako erreferentzia izango zen.

Lehen mailako erakundea

Handia izan zen Guggenheim Bilbao Museoaren alde egin genuen apustua, eta esperantza handiak jarri genituen horretan. Errealitatea, gainera, ukaezina izan da, Euskadiko errealitate kulturala erabat aldatu duen lehen mailako gune kulturalean bilakatu baita, eta gure herriaren ikuspuntu moderno, dinamiko eta kosmopolita sortzen lagundu baitu.

Guggenheim Bilbao Museoaren bidez Bilbo (eta Euskadi, oro har) lehen mailako polo kulturala izatera iritsi da, eta mundu globalizatu honetan bilatzen den nazioarteko aintzatespena lortzea posible da, bertatik abiatuta.

Gainera, azpiegitura kultural berrien sorreran eta lehendik bagenituen azpiegituren berrikuntza eta sustapenean dinamizazio-faktore izan da Guggenheim Bilbao Museoa. Hala, Euskadiko herritar guztion eta kanpotik etortzen diren bisitarien esku eskaintza kultural aberatsagoa eta anitzagoa jartzea ahalbidetu du.

Ikus Eremuak proiektuaren webgunea

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Babestutako proiektuak

Gertaera gogoangarria

Guggenheim Bilbao Museoa gure mugarri garrantzitsuenetakoa bilakatu da Euskadiren esparruaz harago, berezko distiraz nabarmendu baita.

Gizartearen, ekonomiaren eta hirigintzaren garapena

Bizkaiko Foru Aldundiaren helburua, Museo hau abian jartzeko ahalegin berezia egin duen erakundeetako bat izanik, prestigiozko azpiegitura kulturala sortzea izan da, eta hala da egun ere. Baina, aldi berean, gizartearen, ekonomiaren eta hirigintzaren garapena sustatzeko balioko duen plataformaren sortze-lanetan jardun dugu. Horren emaitza jasotzen ari gara, gure lurraldea nazioartean ezagutarazteko balio duen elementua erdietsi baitugu.

Ahalegin handi horri esker hiri askoren eredu eta ispilu da egun gure hiria, eta hala dela esan dezakegu harrotasunez. Baina, garrantzizkoena da, Museo honekin euskal gizartea hazi egin dela, bakoitzaren izaera aberastuz.

BBK Bilbao Bizkaia Kutxa

 

"Abentura zoragarri honen hasieratik, BBK eta Guggenheim Bilbao Museoa elkarren ondoan egon gara beti. Ezin zuen beste modu batera izan. Gure eragin-eremu bakoitzetik bi erakundeok borondate bera erakutsi dugu, hau da, baliabideen eta ekimenen bidez Bilboko eta Euskal Herriko garapen sozio-ekonomikoan laguntzea. Gure helburuetan bat gatoz, eta hori argi dago: gizarte dinamiko eta moderno baten alde apustu egiten dugu, mundura zabalik dagoen eta Kultura, maiuskulaz idatzita, kohesio soziala eta garapena lortzeko osagai dela dakien gizartearen alde.
Eremu askotan ari gara kultura hedatzen laguntzen eta, bereziki, gaur-gaurkoak diren adierazpide kultural eta artistikoak babesten ditugu. Hartua dugun konpromiso honen barruan Museoaren kudeaketan parte hartzen dugu eta, bere hezkuntza-arloan, baita Museoak berak duen eta geure egin dugun ikuspegi pedagogikoa eta didaktikoa bultzatzen ere"

 

Mario Fernández Lehendakaria

 

Fundación BBVA

 

"Museo honekin dugun lankidetza estuak eta emankorrak 1997an sinatu genuen hitzarmenean du bere sorburua. Artea eta kultura hedarazten laguntzeko gure erantzukizun korporatiboaren politikan sartzen den hitzarmen horri jarraituz, BBVA Museoaren Fundazioaren Babesle egin zen eta Museoaren urteroko programazio artistikoaren erakusketa bat babesteko konpromisoa hartu zuen."

 

Francisco González Lehendakaria

 

 

 

Erantzukizun korporatiboa

BBVAk honela ikusten du erantzukizun korporatiboa, harremanetan dagoen sektoreei borondatez egiten dizkien ekarpen positibo guztiak -legeak eskatzen duenaren gainetik-. Halako ekarpenek harreman iraunkorrak eta sendoak bultzatzen dituzte, interes-taldeekin batera elkarri on egiten dizkietenak, eta BBVArentzat harreman horiek balioa sortzeko elementu estrategikoetako bat dira, baita lehiakortasun tresna ere, errentagarritasuna eta iraunkortasuna lortzera bideratua.

ArcelorMittal

Babestutako proiektuak

ArcelorMittal-ek Guggenheim Bilbao Museoaren Kide Korporatiboen Egitarauarekin bat egin zuen 2005ean, eta ordutik Patroi Estrategikoen artean gaude.

 

"Asko poztu naiz ArcelorMittal-en eskutik Guggenheim Museoko ArcelorMittal Galeriak altzairuzko egiturez osatutako Denboraren materia erakusketa iraunkorra hartzen duela jakitean. Guggenheim Museoarekin dugun lotura, eraikina ArcelorMittal-eko altzairuarekin eraikitzea erabaki zenetik elkarrenganako mantendu dugun estimuaren ondorio da. ArcelorMittal ere harro dago Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Guggenheim Fundazioa bezala Museoarekin bat eginda egoteagatik. Gure erakundea historikoki oso errotuta dago Euskal Herrian, eta eskualde honen garapenean laguntzeko eskaini zaigun aukera asko preziatzen dugu."

 

Lakshmi Mittal Presidentea

Bilboko Udala - Ayuntamiento de Bilbao

Babestutako proiektuak

Bilboko Udala - Ayuntamiento de Bilbao

 

"Itsasadarraren garbiketa eta Norman Foster-en metroaren eraikuntzarekin batera, Guggenheim Bilbao Museoak —gure hiriaren lagun min bihurtu den Frank. O. Gehry arkitekto bikainaren lanak— kapitulu berri baten hasiera zehaztu zuen gure hiriaren historian. Proiektu gutxik eragin dute aldez aurretik Guggenheim Bilbao Museoak bezainbeste ika-mika, baina errealitateak frogatu du euskal erakundeen apustua ondo neurtuta zegoela.

Bilbo berriaren irudi gisa identifikatzen den honek aparteko eragina izan zuen hirarengan: lehenengo, mundu mailako, lehen kategoriako kultur elementu bat osatzeagatik; bigarrenez hiriaren birsorkuntza ekonomikoari eta hirugarren sektorearen garapenari nabarmen laguntzeagatik; hirugarrenez Uriaren nazioarteko prozesuan funtsezko elementu izateagatik; eta laugarrenez, hiritarrek, industriaren sektore tradizionalek pairatu zuten depresioaren ostean, etorkizun berriaren aldeko fedea berreskuratzen laguntzeagatik. Honek guzti honek bultzatu du Guggenheim efektua.

Museoa Ingelesen Landan kokatuta dago, eta izendapen horrek gogora ekartzen digu, eremu honetan bertan, britainiar uharteetatik zetozen itsasontziak porturatzen zirela. Hemendik iritsi zen Bilbora futbolarekiko zaletasuna, eta geure hiriaren ezaugarritzat jo izan den ukitu londrestar hori.

Gerora, orube berean, Compañía de Maderas enpresaren lurrunezko zerrategi historikoa egon zen. Bilboko duela ehun urte inguruko enpresa garrantzitsu horrek Norvegiako oihanetatik ekarritako enborrak moztu eta lehortzen zituen, merkaturatu baino lehen.

Betidanik Bilboko berrikuntzarekin lotuta egon den portu-giroko esparru honek altxor artistiko erraldoia eskaintzen die bisitariei, Gehryk amestutako ontzi zirraragarri horretan gordeta, gure hiriaren historia behin-betiko aldarazi duen etorkizuneko apustu handiari esker."

 

Ibon Areso. Bilboko Alkatea

Iberia

Babestutako proiektuak

Iberia

 

"1997az geroztik, Guggenheim Bilbao Museoaren Patronatuko kideetako bat da Iberia. Gure ustez, enpresa baten erantzukizunak onura ekonomikoa lortzetik harantz joan behar du, eta bere lerro estrategikoetakoetan zeregin hori beregain hartu behar du bere komunitateari laguntzeko.
Zentzu horretan, Guggenheim Bilbao Museoak garatutako lana bat dator Kultur Babesaren bitartez Iberia-k hedatu nahi dituen balioekin. Besteren artean, bere arkitekturaren nabaritasunari eta dituen balio handiko arte bildumei esker ikono bihurtu da arte modernoa hedarazteko zereginean, gure garaiko artista handien kontzeptu abangoardista eta irudikorra oinarrian dela.
Iberia-k eta Guggenheim Bilbao Museoak balio berak dituzte, kultura unibertsalaren zabalkuntzarekin, berrikuntzarekin, kalitatearekin eta etorkizun senarekin zerikusia dutenak."

 

Luis Gallego Iberia Líneas Aéreas de España, S.A.-ren Lehendakaria

Euskaltel

Babestutako proiektuak

Euskaltel

 

"Euskaltelen harro gaude Guggenheim Bilbao Museoaren babesle izateaz eta, izan ere, bat gatoz bi erakundeok gure printzipioen deklarazioetan. Balioen ildo beretik goaz, pertsonak kulturalki aberasteaz, hiritarrei kultur munduan sartzeko aukera guztiak eskaintzeaz, kulturaren aurrerabidean eta hedakuntzan laguntzeaz, erreferente izateaz eta pertenentzi sentimendua oinarri hartuta gizartea harro sentiarazteaz hitz egiten dugunean. Euskaltelek ekimen ugari eramaten ditu aurrera Enpresaren Erantzukizun Sozialaren Planaren barruan, eta ekimen horien artean aipatzekoa da kultura eta artea hedatzea Guggenheim Bilbao Museoak egiten dituen proposamen bikainen bitartez."

 

Alberto García Erauskin Euskalteleko Presidentea

Seguros Bilbao

Babestutako proiektuak

Aurtengo babesleak

Aurreko urteetako babesleak

Seguros Bilbao

 

"Konbentzituta gaude Guggenheim Bilbao Museoaren babesle izateak Seguros Bilbao-ren prestigioa indartu egiten duela, baita Catalana Occidente taldearena ere oro har, eta gainera sinesgarritasuna ematen dio kultura garatu eta gizarte globalari hurbiltzeko hartua dugun konpromisoari.
Bestalde, bat gatoz bi erakundeok transmititu nahi ditugun balore hauetan: kalitatea, modernotasuna eta etengabeko berrikuntza.
Jesús Serra Fundazioaren bidez Catalana Occidente taldeak urteak daramatza babesa ematen gizartearen, artearen eta kulturaren alorretan ekintzak aurrera eramaten dituzten hainbat erakunderi."

 

Iñaki Álvarez Seguros Bilbao-ren Kontseilari Delegatua

Telefónica

Babestutako proiektuak

Telefónica

 

"Museoak adierazten duen dinamismoa eta berritzeko ahalmena dira beharbada Guggenheim Bilbaoren balio interesgarrienetakoak Telefónica bezalako enpresa batentzat."

 

Javier Echenique Landiribar Telefónica, S.A.ren Euskadiko Kontseiluaren ordezkaria

Metro Bilbao

Babestutako proiektuak

Metro Bilbao

 

Ferrovial Servicios

Babestutako proiektuak

  • Enpresarien zine foruma

Ferroser

Ferroser Grupo Ferrovial Servicios-en barne dago eta haren balore berak ditu, hala nola, lana ondo egiteko bokazioa eta jarduerak kudeatzeko zorroztasuna. Bi ezaugarri horiek Guggenheim Bilbao Museoa ere deskribatzen dute. Grupo Ferrovial-ek haren fundatzaileak jarritako arau bat ere badu; enpresak gizarteari itzuli behar dio Grupo Ferrovial Servicios-en kudeaketan erakutsitako konfiantza. Azkenik, konpainiak Bilboko hiriarekin duen harreman sakona nabarmendu behar da.

 

Santiago Olivares Ferroser-en Kontseilari Delegatua

×