Egitarauaren Onurak
Guggenheim proiektuan parte-hartze aktiboa izan nahi duten erakunde eta enpresa guztiek egitarau hobetan esku har dezakete. Enpresen babesa da Museoaren finantzaketa-iturri nagusietako bat, eta horri esker Museoko arte- eta hezkuntza-jardueretan bikaintasun-maila gordetzen da.
Horretarako, askotariko laguntza-moduak daude eta bakoitzak hainbat onura dakartza. Zuen enpresak egitarauan esku hartzea nahiko bazenute, atseginez aztertuko ditugu zuen beharrak eta laguntza-programa egokiena diseinatuko dizuegu.
- Babesle fundatzaileak
- Babesle Estrategikoak
- Babesleak
- Enpresa Ongileak
- Hedabide Ongileak
- Enpresa Elkartuak
Informazioa
Kide Korporatibo eta Ohorezko Kideen Zuzendariordetza
Telefonoa: 944 35 90 16 Faxa: 944 35 90 09 Posta elekt.: miembroscorporativos@guggenheim-bilbao.es
Onurak
Publikoaren aintzatespena
- Museoko Atondoan kokatuta dagoen Babesleen plakan aipamena.
- Museoak argitaratutako argitalpenen aipamena: memoriak, katalogoak, webgunea, etab.
- Prentsan publikoki eskerrak ematea: Publizitatea, prentsa-oharrak, etab.
Guneak erabiltzea
- Museoko Entzungelan batzarrak, kongresuak eta hitzaldiak antolatzeko aukera.
- Atondo edo Atrioan koktelak, afariak eta aurkezpenak ospatzeko aukera.
Museoaren irudia erabiltzea
- Enpresaren komunikazio-euskarrietan (prentsako publizitatea, liburuxkak, memoriak, telebistako iragarkiak, etab.) Museoaren irudia erabiltzeko aukera.
- Museoko Kide Korporatiboen logotipoa erabili ahal izatea.
Erakusketetako inaugurazioetarako gonbidapenak
Museora sartzeko abantailak
- Museora doan sartzeko txartel korporatiboak.
- Nazioarteko museoetara doan sartzeko txartelak.
- Oparitzeko sarrera-gonbidapenak.
- Taldeentzako gidaridun bisitaldiak.
Opari korporatiboak
- Deskontuak
- Opari pertsonalizatuak




