Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.

Salgai Cristina Iglesiasen grabatua (Museoaren Lagunak: %20ko deskontua)


Cristina Iglesias (Donostia, 1956) 1980eko hamarkadan jardunean hasi zen belaunaldi batekoa da eta bere lana berezia eta pertsonala izatea du helburu; horretarako bere lengoaia eskultorikoa garatu du: poetikoa eta intuitiboa. Haren lanek arkitekturarekin lotura zuzena dute eta, beraz, interbentzio gisa taxutzen eta eraikitzen ditu. Artistaren hitzetan:

“Espazioak, eskulturak, hiru dimentsioek kezkatzen naute eta nabaria da gerora serigrafiatzen ditudan argazkietan. Izan ere, aintzat hartzen dut kobrea egotea, edo argia beira batetik igarotzea, horrek sor baitezake kolorezko forma bat lanaren barnean. Nire marrazkiak eskultore baten marrazkiak dira, ez dira lauak, haien jatorria arkitekturen eta leku iragankorren argazkiekin egiten ditudan collageak baitira. Horien bidez sortzen dut horrelako irudi bat eta material horri esker eskulturaren funtsean dauden gaiak hausnar ditzaket, baita lan bakoitza ere”.

Guggenheim Bilbao Museoko Lagunentzat egin duen lan grafikoa eskultura-paisaia bat da eta eraikitako guneen eta gune naturalen arteko oreka hauskorra hezurma-mitzen du. Era berean, Guggenheim Bilbao Bildumaren Titulurik gabea (Sareta II) [Sin título (Celosía II), 1997], eta Titulurik gabea (Alabastro gela) [Sin título (Habitación de alabastro), 1993] lanekin lotura interesgarriak ezartzen ditu.

Bildumagintza

 

×