Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.

Museoaren lagunentzako bidaia bereziak


¡ART CONNECTION BERLIN! Gallery Weekend- VIP Egitaraua [Tokirik ez dago]

Apirilak 26–maiatzak 1

ART CONNECTION bidaia-ekimena hasiko dugu Berlinerako txango batez: bertara hurbilduko gara Gallery Weekend jarduera dela eta.

9. Gallery Weekend ekimena izango da Berlinen (51 galerista baino gehiago esku hartzen dute), eta inoiz baino kosmopolitagoa eta jendetsua izango bide da. VIP programa jarraituko dugu, beraz, gala-afarira eta beste gaueko festetara joango gara, galerietan, artisten estudioetan eta bildumagile pribatuen etxeetan. Horien artean daude honako bildumak: The Olbrich Collection, Europako onenetako bat; Erika et Rolf († 2001) Hoffmann-en Sammlung Hoffmann, Berlingo lan-gune ikusgarrienetako batean dagoena; eta Sammlung Boros, Albert Speer-ek diseinatutako 27.000 m2-ko bunker batean dagoena. Era berean, Berlingo arkitektura zoragarria aztertuko dugu, hiriari antzinako distira itzuli dionak, tartean, Sir Norman Foster-ek diseinatutako Reichstag erakinaren kupula, eta Renzo Piano-k, Mies van der Rohe-k, Philip Johnson-ek, Helmut Jahn-ek, Frank Gehry-k, Rafael Moneok, Rem Koolhaas-ek, I. M. Pei-k, Peter Eisenman-ek eta David Libeskind-ek diseinatutako eraikinak. 1989an Berlingo harresia erori zenetik, egungo Alemaniako hiriburuak eraldaketa nabarmena, eta liluragarria, izan du.

Deskargatu programa

 

ITSASO BALTIKOTIK BIDAIA BIKAINA

Ekainak 9–20

Bisitatu Kopenhage, Tallinn, San Petersburgo, Helsinki, Stockholm, Rostock eta Kiel, Holland America konpainiako itsas bidaia bikain honetan, gau zurien magiaz profitatuko gara.

Itsas bidaia baten atseginez gozatu eta Europako arte garaikide museo gailenetako batzuk bisitatu. Gainera, Mariinski antzokira joango gara, ballet ikuskizun batera. Era berean, ontzian bertan askotariko jarduerak daude, eta hainbat gauza ikusgarri, esaterako, artelan flamenkoen bilduma paregabea.

Kopenhagen itsasoarekin lotura duten bi museo ikusiko ditugu: Arken Museum, zeinaren arkitektura dunen artean dabilen itsasontzia gogoratzen digun; eta Louisiana Museum, itsasoari begira dagoen eskultura-parkea duena eta non artearen, arkitekturaren eta naturaren arteko elkarrekintza sortzen den.

San Petersburgon, Hermitage Museoaz gain, Peterhof jauregiko etxeak eta lorategiak ikusiko ditugu. Jauregia hiriko aldirietan dago, eta “Errusiako Versailles” modura da ezaguna, eta, izan ere, eraikin nagusiaz gain, lorategi eta iturri dotoreak ditu. 1917ko Urriko Iraultza arte tsaren bizileku izan zen, eta 1918an museo bihurtu zen.

Deskargatu programa

×