Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.

Artistak Bisitatzen: ARCOra bisitaldia

Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak IV erakusketa eta Madrilgo ARCO azoka dela eta, Prudencio Irazabal eta José Manuel Ballester artisten estudioak bisitatzea proposatzen dizugu.

Egitaraua osorik egin dezakezu edo bisitaldi bakar bat hautatu. Zeure aukeran!


 

Otsailak 21, ostirala

ARCOra bisitaldia

12:00
Topagunea ARCOko sarreran.
Agiriak, argibideak eta entzungailuak emango dira.

12:30
Gidaridun bisitaldia ARCOra, aditu baten eskutik.
Denbora librea: bazkaria eta norberaren bisitaldia.

15:30
ARCOtik irtetea, autobusez.


Lantegietara bisitaldia

16:15
Topagunea: Príncipe de Vergara, 146 (Auditorio Nacional-eko atean).

16:30
Prudencio Irazabal-en lantegira bisitaldia. 18:00 Garraioa autobusez.

18:30
José Manuel Ballester-en lantegira bisitaldia.

Horrez gain, ARCO VIP egitarauaren barne dago Museo Lázaro Galdianoko Entre tiempos... La Colección Jozami en el Museo Lázaro Galdiano erakusketarako sarrera. Egitarau osoa hartzen dutenek (ARCOra eta lantegietara bisitaldiak) doakoa izango dute garraioa. Erakusketa horrek figurazioa eta haren mugak ditu gai nagusi; bertan, nazioarteko artisten lanak daude (bideoak, argazkiak eta instalazioak), argentinar bildumatzaile Aníbal Yazbeck Jozami-ren funtsetakoak.

Prezioa
 (gutxienez 10 pertsonako taldea):
VIP ARCO egitaraua (ARCOra bisitaldia eta sarrera Museo Lázaro Galdianora; museorako garraioa ez dago barne): 88 €
Lantegietara bisitaldia (garraioa barne): 49 €
Egitaraua osorik (VIP ARCO egitaraua eta lantegietara bisitaldia; barne dago garraioa Museo Lázaro Galdianora): 137 €

Argibideak eta izen ematea: Museoaren Lagunen Zuzendariordetza: 944 359 012 telefonoan, otsailaren 14a baino lehen (ostirala)

×