Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.

Biografia Txomin Badiola

Ikus Bildumaren lanak

Bilbo, 1957

1957
Martxoaren 10ean jaio zen Bilbon.
1977
Arte Eder ikasketei ekin zien Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) eta bertan lizentziatu zen 1982an.
1979
Bilboko IV. Pintura Bienala azokan erakusteko hautatu zuten.
1981
Bere lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen Bilboko Udal Aurrezki Kutxaren Aretoan.
1982
Galeria pribatu batean egin zuen lehen erakusketa: Bilboko Windsor Kulturgintza galerian. Bartzelonako Sala Metrònomen eta Iruñeko Galería Ciudadelan ere erakutsi zituen bere lanak. Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) Arte Ederretako eskolak ematen hasi zen. Lan horretan jardun zuen 1988 arte. Madrilgo Kultura Ministerioak Beka bat eman zion.
1983
EAE Euskal Artisten Elkartea sortu zuen hauekin batera: Jose Ramon Morquillas, Fernando eta Vicente Roscubas, Jose Chavete, Txupi Sanz eta Iñaki de la Fuente, eta irakasle eta kritikari Xabier Saenz de Gorbea. Bizkaiko Foru Aldundiak Artegintza Beka eman zion.
1984
Bilboko Windsor Kulturgintzan erakutsi zituen lanak. Gure Artea 84 lehiaketan accesita lortu zuen.
1985
Brontzezko urtze-lanetarako laguntza jaso zuen Eusko Jaurlaritzatik. Bilboko Hiri Nazioarteko Arte Lehiaketan Bigarren saria eskuratu zuen.
1986
Eusko Jaurlaritzak antolatutako Gure Artea 1986 arte-sarietan Lehen saria lortu zuen. Avileseko Kultur Etxean bere lanak erakutsi zituen.
1987
Lehen aldiz Madrilen egin zuen erakusketa bat Galería Soledad Lorenzon. Diario 16 egunkariak artista gazteen artean nabarmenenari emandako ICARO saria jaso zuen.
1988
Urtebetez Londresera joan zen Delfina Studiosetako egoitza-beka zela medio. Jorge Oteizari buruzko Oteiza: Propósito experimental erakusketako komisariotza hartu zuen bere gain. Bartzelonan eta Madrilen, Fundació La Caixaren eskutik, eta Bilboko Arte Eder Museoan erakutsi zuen.
1989
Pello Irazu eskultorearekin batera Londresko Riverside Studios-etan instalazio bat egin zuen. Japoniako Utsukushi-ga-Hara Open Air Museumek emandako Henry Moore Sari Nagusia jaso zuen.
1990
Bitariko Batzorde Hispano-amerikarrak emandako bekari esker, New Yorkera joan zen, eta bertan bizi izan zen zortzi urtez. M.D. saila egin zuen. Hainbat aldizkaritan arteari buruzko saiakerak idazten hasi zen: Flash art, Spazio humano, Giornale de l'arte… Bath International Festival-en parte hartu zuen, Batheko Artist Galleryren eskutik (Erresuma Batua).
1991
New Yorkeko Tony Shafrazi Gallery-n lanak erakutsi zituen.
1992
Bartzelonako Galeria Joan Pratsen, Bilboko Windsor Kulturgintza galerian, Valentziako Galería Charpan eta Caracasko Museo de Artes Visuales Alejandro Oteron lanak erakutsi zituen.
1993
Aurreko hiru urteetan egindako eskulturak erakutsi zituen Santanderreko Nave Sotolivan.
1994
New Yorkeko John Weber Gallery-n Family Plot pieza jarri zuen erakusgai. Angel Badosekin batera, Artelekuko tailer bat zuzendu zuen (Donostia).
1995
Cuatro historias de mentira y agitación erakusketa inauguratu zen Madrilgo Galería Soledad Lorenzon.
1997
Bestearen jokoa/El juego del otro erakusketa inauguratu zuen Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Guggenehim Bilbao Museoaren Guggenheim Museoak eta mende honetako artea inaugurazio-erakusketan haren lanak erakutsi ziren.
1998
New Yorken zortzi urtez bizi ondoren, Bilbora itzuli zen. The War Is Over erakusketa egin zuen Valentziako Galería Tomás Marchen. Bere lana Kunstraum Innsbruck-eko El punto ciego. Spanische Kunst der 90er erakusketan erakutsi zen (Innsbruck, Austria).
1999
Madrilgo Soledad Lorenzo eta Lisboako Luis Sherpa Projectos galerietan erakutsi zituen lanak. Bere obra Guggenheim Bilbao Museoko Euskal Herriko eta Espainiako gaur egungo artea erakusketan izan zen ikusgai.
2000
Uncertain Spaces erakusketa inauguratu zen Australian Center for Photography-n (Sydney, Australia).
2002
Museu d'Art Contemporani de Barcelonak (MACBA) 1990 eta 2002. urteen bitarteko lanen atzera begirako erakusketa garrantzitsua antolatu zuen Malas formas izenburuarekin. Gero, Bilboko Arte Eder Museoan ere ikusi ahal izan zen. Parisko Galerie Natalie Obadia-n lanak erakutsi zituen.
2003
Iruñeko Galería Moisés Pérez de Albénizen erakutsi zituen bere lanak. Istanbulgo International Istabul Biennialen parte hartu zuen.
2004
Tel Aviv-eko Chelouche Gallery of Contemporary Art-en (Israel) lanak erakutsi zituen. Haren lanak Gasteizko Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoko Laoconte irentsia. Artea eta indarkeria politikoa erakusketan izan ziren. Margit Rowellekin batera, Guggenheim Bilbao Museoak antolatutako Oteiza: mitoa eta modernotasunaen komisariotza-lanak egin zituen; gero, Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofíara (Madril) eta New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-era eraman zuten.
2006
Burgosko Centro de Arte Caja Burgos CABen lanak erakutsi zituen. Valladolideko Museo del Patio Herrerianon antolatutako Identidades críticas taldeerakusketan parte hartu zuen. Burgosko Centro de Arte Caja Burgos CABen eta Madrilgo Galería Soledad Lorenzon lanak erakutsi zituen.
2007
Una cantidad exacta de fracasos erakusketa inauguratu zuen Galería Moisés Pérez de Albénizen (Iruñea) eta La forme qui pense Museé d'Art Moderne de Saint-Étienne Métropol-en (Saint-Étienne, Frantzia). Juan Luis Morazak komisariatutako Ezezagunak. Euskal Herriko arte garaikidearen kartografiak erakusketan parte hartu zuen Guggenheim Bilbao Museoan.
2008
Bere lanek tokia izan zuten hainbat erakusketatan: Zonas de riesgo. Colección de Arte Contemporáneo Fundació «la Caixa» (CaixaForum Barcelona, Bartzelona), España 1957–2007: L'arte spagnola da Picasso, Mirò, Dalí e Tàpies ai nostri giorni (Palazzo Sant'Elia, Palermo, Italia) eta Pasións privadas, visións públicas (MARCO, Museo de Arte Contemporánea, Vigo).
2009
Egun, 2007an hasitako Jorge Oteizaren eskulturari buruzko katalogo arrazoituaren lana egiten jarraitzen du.
2010
La Galería Soledad Lorenzo, Madrid, inaugura Goodvibes / Lo que el signo esconde. Realiza, junto con Jon Mikel Euba y Sergio Prego, el proyecto PRIMER PROFORMA 2010 BADIOLA EUBA PREGO 30 ejercicios 40 días 8 horas al día en el Museo de Arte Contemporáneo de Castilla y León (MUSAC), Léon.
2011
Su obra forma parte de la exposición colectiva Olor Color. Química, Arte y Pedagogía de Arts Santa Mònica, Barcelona.
×