Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.

Biografia Susana Solano

Ikus Bildumaren lanak

Bartzelona, 1946

1946
Uztailaren 25ean jaio zen Bartzelonan.
1974
Universitat de Barcelonako Arte Ederretako Fakultatean eman zuen izena eta sei urteren ostean lizentzia lortu zuen.
1980
Lehen bakarkako erakusketa egin zuen Fundació Joan Mirón (Bartzelona). 1981 Eskolak ematen hasi zen Universitat de Barcelonako Arte Ederretako Fakultatean.
1983
Galería Cienton (Bartzelona) egin zuen erakusketa.
1985
Utsukushi-ga-Hara Open-Air Museum-en (Tokio) Special Prize saria jaso zuen.
1986
Madrilgo Galería Fernando Vijanden eta Valentziako Galería Charpan egin zuen erakusketa bana. Londresko Serpentine Galleryn egin zuen erakusketa Miquel Navarrorekin eta José María Siciliarekin batera. Amsterdameko Stedelijk Museum-en egin zen hamar artista gazteren inguruko Correspondance Europe erakusketan parte hartzeko aukeratu zuten.
1987
Madrilgo Galería Montenegron eta Bartzelonako Galería Maeghten jarri zituen bere lanak erakusgai. Bakarkako erakusketak lehen aldiz egin zituen atzerrian: CAPC - Musée d'art contemporain de Bordeaux-en (Bordele, Frantzia), Galerie des Arènes-en eta Chapelle des Jésuites-en (Nîmes, Frantzia), Galerie Maeght-Montrouge-n (Paris) eta Galleria Giorgio Persano-n (Turin). Kassel-eko (Alemania) Documenta 8-n parte hartu zuen. São Pauloko Bienal de São Paulo-n parte hartu zuen.
1988
Kultura Ministerioaren Arte Plastikoen Sari Nazionala jaso zuen. Bonnefantenmuseum Maastricht-en (Maastricht, Herbehereak) eta Anthony Reynolds Gallery-n (Londres) egin zituen erakusketak. Jorge Oteizarekin batera, Veneziako XLIII Biennale di Venezia-ko Espainiaren Pabilioian egin zuen erakusketa. Pittsburgh-eko (Pennsylvania) Carnegie International-en parte hartu zuen.
1989
Städtisches Museum Abteiberg-en (Mönchengladbach, Alemania) egin zuen erakusketa eta bost pieza Hirshhorn Museum and Sculpture Garden-en (Smithsonian Institution, Washington) jarri zituen erakusgai. Chicagon ere egin zuen erakusketa, Donald Young Gallery-n. Haren lana Sol LeWitt-enarekin batera jarri zuten erakusgai Madrilgo Galería Marta Cerveran.
1990
Mala Galerija-n (Ljubljana, Eslovenia), Galería Luis Revengan (Madril), Galería Línean (Madril) eta Santomato-ko (Pistoia, Italia) Fattoria di Celle-n egin zituen erakusketak.
1991
San Francisco Museum of Modern Art-en (San Francisco), Domaine de Kerguéhennecen (Bignan, Frantzia) eta Galerie Daniel Lelong-en (Paris) egin zuen erakusketa. Haren lanak La mémoire de la liberté erakusketan sartu ziren, Musée national d'art moderne, Centre Georges Pompidou-n (Paris).
1992
Azken hamalau urteetan egindako lanen atzera begirako erakusketa egin zuten Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofíaren Palacio Velázquezen (Madril) eta ondoren, erakusketa Grenoblen, Londresen eta Malmön (Suedia) egon zen erakusgai. Dime, dime querido eskultura instalatu zuen Vall d'Hebroneko (Bartzelona) Eremu Olinpikoan urte horretan konde-hirian burutuko ziren olinpiar jokoak zirela eta. Hidroteràpia erakusketa inauguratu zuen Bartzelonako Galeria Joan Pratsen eta Joan Prats Artgràficen artean banatuta. Kassel-eko (Alemania) Documenta 9-n parte hartu zuen.
1993
Bi erakusketa egin zituen Londresen, Whitechapel Art Gallery-n eta Anthony Reynolds Gallery-n. Le MAGASIN–Centre National d'Art Contemporain de Grenoble-n (Grenoble) eta Malmö Konsthall-en (Malmö, Suedia) ere erakutsi zituen lanak.
1994
Galleria Giorgio Persano-n (Turin), Galería Sendan (Bartzelona) eta, En busca de un paisaje izenbururekin, Galería Oliva Araunan (Madril) jarri zituen bere lanak erakusgai.
1995
Galería Luis Adelantadon (Valentzia) eta Galeria Maioren (Pollença, Mallorca) jarri zituen bere lanak erakusgai.
1996
Haren lanen bi erakusketa garrantzitsu egin ziren Neuer Berliner Kunstverein-en (Berlin) eta MUMOK Museum Moderner Kunst Stiftung Ludwig Wien-en (Viena). Galeria Quadrado Azul-en (Oporto), Galería Juana de Aizpurun (Sevilla) eta McKee Gallery-n (New York) ere jarri zituen bere lanak erakusgai. Arteen CEOE saria eman zion Madrilgo CEOE fundazioak.
1997
Oportoko Fundaçao de Serralves-en egin zuen erakusketa.
1998
Korsade Vägar / Caminos Cruzados instalazioa erakusgai jarri zuen, Göteborg-en burutu zen Places in Gothenburg erakusketarako egin zuena.
1999
Muecas, azken bost urteetako lanen aukeraketa, jarri zuen erakusgai Museu d'Art Contemporani de Barcelonak (MACBA). Haren lana Guggenheim Bilbao Museoaren Euskal Herriko eta Espainiako gaur egungo artea erakusketan sartu zen.
2000
Lan grafikoa Madrilgo La Caja Negran jarri zuen erakusgai. Galleria Giorgio Persano-n (Turin), Galeria Senda-Espai 292n (Bartzelona) eta Galería SCQn (Santiago de Compostela) ere egin zituen erakusketak.
2001
Sintra Museu de Arte Moderna, Colecção Berardo-k (Sintra, Portugal) haren lanaren erakusketa egin zuen. Granadako Palacio de los Condes de Gabian eta Palacio Dar-al-Horran ere jarri zituen bere lanak erakusgai.
2002
Galería Porta 33-n (Madeira, Portugal) eta Galeria Maioren (Pollença, Mallorca) erakusketa bana egin zuen.
2003
Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofíak antolatutako erakusketa-ziklo batean, haren lanak jarri zituzten erakusgai Burgosko Santo Domingo de Silos abadian. Haren lana Guggenheim Bilbao Museoaren Gardentasunak erakusketan sartu zen.
2004
Museo Extremeño e Iberoamericano de Arte Contemporáneon (Badajoz) egin zuen erakusketa.
2005
Palma Mallorcakoko Galeria Maioren egin zuen erakusketa.
2006
McKee Gallery-n (New York) eta Galleria Giorgio Persano-n (Turin) erakusketa bana egin zuen.
2007
Bakarkako erakusketa egin zuen Santiago de Compostelako Galería SCQn. Haren lana Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofían eginiko Espacios por habitar. Fondos de la colección permanente erakusketan sartu zen.
2008
Espazio publikorako egin zituen lanen maketak Madrilgo ICO Fundazioan jarri zituen erakusgai. Haren lana beste artista batzuen lanekin batera jarri zuten erakusgai España 1957–2007: L'arte spagnola da Picasso, Miró, Dalí e Tàpies ai nostri giorni erakusketan Palermoko (Italia) Palazzo Sant'Elia-n, baita Fundació Suñolen (Bartzelona) Colección Josep Suñol. Segunda Parte 1970–2001 erakusketan ere.
2009
Artistak Esto no es un escaparate, 2009, lana Objeto–Sin Objeto erakusketaren barruan jarri zuen erakusgai Madrilgo Preciados kaleko El Corte Inglésen erakusleihoetan.
2010
Artistari eskainitako erakusketak inauguratu ziren leku hauetan: Galería Estiarte, Madril; Galería Maior, Palma Mallorcakoa, eta Galerie Bernard Bouche, Paris. Leku hauetako taldeerakusketetan parte hartu zuen: Shanghai Urban Planning Exhibition Center, Shanghai, Txina; Sala de Reflexió del campus de la Ciutadella de la Universitat Pompeu Fabra, Bartzelona, eta Galería Maior, Palma Mallorcakoa.
2011
Sin destinatario instalazioa egin zuen Art on Lake parkean, Budapesten. Madrilgo Distrito 4 galeriak Artefactos erakusketa inauguratu zuen. Haren obra, beste artista batzuenarekin batera, 27 obres, 18 autors erakusketan egon zen ikusgai, Collecció Josep Suñol, Fundació Suñol, Bartzelonan, eta Art on Lake-n, Budapesten.
×