Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Biografia Sol LeWitt

Ikus Bildumaren lanak

Hartford, Connecticut, 1928 | New York, 2007

1928
Irailaren 9an jaio zen Hartford-en (Connecticut).
1949
Arte Ederren ikasketak amaitu zituen Syracuseko Unibertsitatean (New York).
1951
Ameriketako Estatu Batuetako Armadan jardun zuen Koreako Gerran.
1953
Japonian eta Korean bi urtez jardun ondoren, New Yorken finkatu zen, eta Cartoonsist and Illustrators School-en matrikulatu (gero, School of Visual Arts izena eman zioten).
1955
Diseinatzaile grafiko lanetan aritu zen Leoh Ming Pei arkitektoaren, Musée du Louvreko piramide ospetsuaren egilearen, estudioan.
1960
New Yorkeko Museum of Modern Art-en (MoMA) lanean hasi zen, liburudendan lehenengo eta harreragile gero; bertan, beste artista batzuk ezagutu zituen, adibidez, Dan Flavin, Robert Mangold eta Robert Ryman, baita arte-kritikari Lucy Lippard ere.
1965
New Yorkeko John Daniels Gallery-n, bere lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen. Bere lehenengo modulu-piezak egin zituen.
1966
Jewish Museum-eko Primary structures erakusketa historikoan parte hartu zuen: «arte minimalista» delakoaren abiapuntu izan zen. Bakarkako erakusketa egin zuen New Yorkeko Dwan Gallery-n.
1967
«Paragraphs on Conceptual Art» testu ezaguna argitaratu zuen Artforumen: arte kontzeptualaren sorrera-agiritzat jo izan da.
1968
Bere lehenengo Wall Drawing lana egin zuen New Yorkeko Paula Cooper Gallery-n Vietnamgo gerraren kontra mobilizatutako ikasle-komiteentzako dirua biltzeko. Kassel-eko (Alemania) Documenta 4n parte hartu zuen.
1969
When Attitudes Become Form erakustaldian egon zen ikusgai Kunsthalle Bern-en (Berna); bertan, Harald Szeeman aritu zen komisario-lanetan. «Sentences on Conceptual Art» argitaratu zuen 0-9n. Lehenengo bakarkako erakusketa Krefeld-eko Haus Lange-ko museo batean (Alemania).
1970
Gemeentemuseum Den Haag-en (Haga) eta Pasadena Art Museum-en (Kalifornia) egon zen erakusgai.
1971
Hainbat erakustaldi egin zituen New York, Milan, Düsseldorf, Amsterdam eta Londresko galeria batzuetan.
1974
Grabatu-erakustaldi bat egin zuen Amsterdam-eko Stedelijk Museum-en.
1975
Incomplete Open Cubes and Wall Drawings inauguratu zen Scottish National Gallery of Modern Art-en (Edinburgo); gero, Oxfordeko Museum of Modern Art-era eta Kunsthalle Basel-era (Basilea) eraman zuten.
1976
Kölnischer Kunstverein-en egon zen erakusgai (Kolonia). XXXVII Biennale di Venezian parte hartu zuen (Venezia).
1977
Utah Museum of Fine Arts-en erakutsi zituen lanak (Salt Lake City, Utah). Kassel-eko (Alemania) Documenta 6n parte hartu zuen.
1978
New Yorkeko Museum of Modern Art-ek (MoMA) haren lanen atzera begirako erakusketa garrantzitsua egin zuen; gero, egoitza batzuk aipatzearren, Chicagoko Museum of Contemporary Art-era eta Kaliforniako Jolla Museum of Contemporary Art-era eraman zuten.
1980
Spoletora lekualdatu zen (Italia). Akron Art Institute-n egon zen erakusgai (Ohio). XXXIX Biennale di Venezian parte hartu zuen (Venezia).
1981
Varsoviako Kultura Jauregian egin zuen erakusketa.
1982
Kassel-eko (Alemania) Documenta 7n parte hartu zuen.
1983
CAPC - Musée d'Art Contemporain de Bordeaux-en (Bordele, Frantzia), Academia delle Belle Arti-n (Perugia, Italia) eta Centre d'Art Contemporain-en (Geneva) erakutsi zituen lanak.
1984
Herbeheretako bi zentrotan egin zituen erakusketak: Stedelijk Museum (Amsterdam) eta Stedelijk Van Abbemuseum (Eindhoven, Herbehereak).
1985
Wall Drawing bat egin zuen Brooklyn Museum-en (New York).
1986
AEBra itzuli zen. Londresko Tate Gallery-k Sol LeWitt: Prints 1970–1986 atzera begirako erakustaldia inauguratu zuen.
1987
Parisko Musee d'Art Moderne de la Ville de Paris-en, Cleveland Museum of Art-en (Ohio) eta Hirshorn Museum and Sculpture Garden-en (Washington) erakutsi zituen lanak.
1988
Obra grafikoa erakutsi zuen Walker Art Center-en (Minneapolis). XLIII Biennale di Venezian parte hartu zuen (Venezia).
1989
Kunsthalle Bern-en egon zen erakusgai (Berna).
1990
Lan berrienei buruzko erakusketa bat inauguratu zen Museum of Contemporary Art-en (Tokio).
1993
Oxfordeko Museum of Modern Art-en egon zen erakusgai eta XLV Biennale di Venezian parte hartu zuen (Venezia) Arts against AIDS erakustaldian.
1994
Sol LeWitt: Drawings 1958–1992 atzera begirako erakustaldia inauguratu zen Gemeentemuseum Den Haag-en (Haga); gero, hainbat museotara eraman zuten, tartean direla: Museum of Modern Art (Oxford), Westfälisches Landesmuseum (Münster, Alemania), Henry Moore Sculpture Trust and Leeds City Art Gallery (Erresuma Batua), Kunstmuseum Winterthur (Suitza), Musée national d'art moderne, Centre Georges Pompidou (Paris), Fundació Antoni Tàpies (Bartzelona) eta Museum of Fine Arts (Boston).
1995
Kunstverein Ludwigsburg-en egon zen erakusgai (Alemania).
1996
Wall Drawings lanen atzera begirako erakusketa bat inauguratu zen Renn Espace d'Art Contemporain-en (Paris).
1997
Haren lana Guggenehim Bilbao Museoaren Guggenheim Museoak eta mende honetako artea inaugurazio-erakusketan egon zen.
2000
San Franciscoko Museum of Modern Art-ek atzera begirako erakustaldi bat egin zion: gero, Chicagoko Museum of Contemporary Art-era (MCA) eta New Yorkeko Museum of American Art-era eraman zuten.
2001
Sol Lewitt: Wall Drawings erakustaldia Irish Museum of Modern Art-en (Dublin) eta Williams College Museum of Art-en (Williamstown, Massachusetts) egin zen.
2003
Bere lehenengo argazki-erakusketa egin zuen Fundación ICOn Sol LeWitt: Fotografías izenburupean (Madril).
2005
Metropolitan Museum of Art-en egin zuen erakusketa (New York).
2006
Madison Museum of Contemporary Art-en erakutsi zituen lanak (Madison, Wisconsin). Chillidaren omenez erakusketan parte hartu zuen Guggenheim Bilbao Museoan.
2007
Apirilaren 8an hil zen minbiziaren ondorioz.
×