Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.

Biografia Sergio Prego

Ikus Bildumaren lanak

Donostia, 1969

1969
Martxoaren 25ean jaio zen Donostian.
1992
Arte Ederretan lizentzia lortu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU).
1993
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Arte Plastikoen beka eskuratu zuen.
1995
Gipuzkoako Artista Berrien XXXVI. Lehiaketan bigarren saria lortu zuen Donostian eta accesita Eusko Jaurlaritzak esleitutako Gure Artea 1995 sariketan. New Yorkera joan zen bizitzera.
1996
Gure Artea 1996 sariketan hautatu zuten.
1998
New Yorken Vito Acconci-ren estudioan hasi zen lanean eta bertan egon zen 2002 arte. Tetsuo (Bound to Fail) bideoa estreinatu zuen; Consonnik ekoiztu zuen Artelekuren eta Canal Bizkaiaren lankidetzarekin eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren laguntzarekin. Canal Bizkaian eman zuten. Instituto de la Juventudek (Injuve) antolatutako XIV Muestra de Arte Jovenen parte hartu zuen Madrilen. Bartzelonako Galería Antonio de Barnolan egon zen erakusgai.
2000
Gure Artea 2000 sariketan hautatua izan zen Tetsuo (Bound to Fail) bideoarengatik. Trasvases: artistas españoles en vídeo talde-erakusketan parte hartu zuen. Erakusketa ondoren Limako Centro de Cultura Españolen, Buenos Airesko Museo de Arte Modernon eta Mexiko Hiriko Museo de Arte Carrillo Gilen izan zen.
2001
Haren lana Ofelias y Ulises. En torno al arte español contemporáneo erakusketan sartu zuten Veneziako XLIX Biennale di Venezia-ren Giudecca-ko Antichi Granei Pabiloian.
2002
Madrilgo Galería Soledad Lorenzon artistaren inguruko erakusketa inauguratu zen. Yesland, I am Here to Stay, 2001, bideoa erakutsi zuen Bartzelonako Fundació «la Caixa»ren Sala Montcadak antolatutako Pantalles i Projectors zikloan.
2003
Bi erakusketa inauguratu zituen: Winter Star, New Yorkeko Lombard-Freid Projects galerian, eta Sergio Prego, Madrilgo Galería Soledad Lorenzon. Veneziako L Biennale di Venezia-ren «Extra.50» sailerako Absolut Generations erakusketan parte hartu zuen, baita New Yorkeko P.S.1 Contemporary Art Center-en The Real Royal Trip erakusketan ere.
2004
ANTI-after T.B. aurkeztu zuen, Bilboko Rekalde Aretorako bereziki pentsatu eta ekoiztutako instalazioa. Haren lana Basileako Art Baselen XXXV. edizioa zela eta ospatu zen Art unlimited: no limits for today's art-en izan zen.
2005
Berlingo Buchmann Galerie-n Boomtube erakusketa egin zuen. Sunoid bideo-instalazioa egin zuen Siena-ko (Italia) Palazzo delle Papesse Centro Arte Contemporanea-k antolatutako Ciclo Caveau-ren IX. edizioa zela eta.
2006
Málagako Centro de Arte Contemporáneon (CAC) eta Madrilgo Soledad Lorenzo eta New Yorkeko Lehman Maupin galerietan jarri zituen lanak erakusgai.
2007
Napoliko Alfonso Artiaco eta Berlingo Buchmann galerietan erakutsi zituen lanak. Haren lana erakusgai egon zen Guggenheim Bilbao Museoaren Chacun à son goût erakusketan, baita Institut Valencià d'Art Modernen (IVAM) Speed 3 erakusketan ere. Où? Scènes du Sud: Espagne, Italie, Portugal bakarkako erakusketa egin zuen Nîmes-eko (Frantzia) Carré d'Art – Musèe d'Art Contemporain-en.
2008
Haren lana honako erakusketetan egon zen ikusgai: España 1957–2007: L'arte spagnola da Picasso, Miró, Dalí e Tàpies ai nostri giorni, Palermoko (Italia) Palazzo Sant'Elia-n; Micronarratives: tentation des petites réalités, Saint-Étienne-ko (Frantzia) Musée d'Art Modern Saint Étienne Métropole-n; eta El medio es el museo, Vigoko MARCOn, Museo de Arte Contemporánean; azken erakusketa Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean izan zen.
2009
Madrilgo Galería Soledad Lorenzon erakutsi zituen lanak. Berlingo Buchmann Galerien izan zen Monuments with a Horizon Line II eta Buenos Airesko MNBA Museo Nacional de Bellas Artesek antolatutako Huésped. Colección Musac en el MNBA talde-erakusketetan parte hartu zuen.
2010
Jon Mikel Euba eta Txomin Badiolarekin batera, PRIMER PROFORMA 2010 BADIOLA EUBA PREGO 30 ejercicios 40 días 8 horas al día proiektua egin zuen Museo de Arte Contemporáneo de Castilla y León-en (MUSAC), Leónen. Erakusketak egin zituen beste artista batzuekin batera leku hauetan: Centro de Arte Dos de Mayo, Móstoles, Madril; Laboral Centro de Arte y Creación Industrial, Gijón; Tenerife Espacio de las Artes (TEA), Santa Cruz Tenerifekoa; eta Espacio Iniciarte, Sevilla.
2011
Haren obra Diez Años de Fotografía Española Contemporánea. Colección Fundación Coca-Cola erakusketan aurkeztu zen, São Pauloko Instituto Cervantes-en.
×