Biografia Robert Rauschenberg
Port Arthur, Texas, 1925 | Captiva Island, Florida, 2008
- 1925
- Urriaren 22an jaio zen Milton Ernest Rauschenberg izenarekin Port Arthur-en (Texas).
- 1944
- Ameriketako Estatu Batuetako itsas armadan izan zen.
- 1947
- Kansas City Art Institute-n matrikulatu zen eta Bob izena jarri zion bere buruari (aurrerago, Robert).
- 1948
- Parisko Académie Julian-en hasi zen ikasten eta AEBra itzultzean, Black Mountain College-n, Asheville-tik gertu (Ipar Carolina).
- 1950
- Aurreko urtean New Yorkera joan ostean, Art Students League-ko eskoletan hartu zuen parte eta han Cy Twombly ezagutu zuen.
- 1951
- Haren lana New Yorkeko Museum of Modern Art-en (MoMA) jarri zuten erakusgai Abstraction in Photography erakusketan. Lehen bakarkako erakusketa New Yorkeko Betty Parsons Gallery-n izan zen, eta White Paintings eta Black Paintings sailak hasi zituen.
- 1952
- John Cage-k antolatutako Theater Piece # 1 emanaldian parte hartu zuen; hori artearen historian lehen «happening»tzat hartzen da. Bidaia bat egin zuen Europa eta Afrikan barna Cy Twombly-rekin.
- 1954
- Lehen Combines lanekin hasi zen, eskultura eta pinturaren aldeak konbinatzen dituzten obrekin.
- 1959
- Kassel-eko (Alemania) Documenta 2-n eta São Pauloko V Bienal do Museu de Arte Moderna de São Paulo-n parte hartu zuen. Haren lana André Breton-ek eta Marcel Duchamp-ek Parisko Galerie Daniel Cordier-en antolatu zuten L'exposition internationale du surréalisme erakusketan egon zen ikusgai.
- 1961
- New Yorkeko Museum of Modern Art-en (MoMA) The Art of Assemblage erakusketan parte hartu zuen. Parisko Galerie Daniel Cordier-en egin zuen erakusketa.
- 1962
- Serigrafia erabiltzen hasi zen.
- 1963
- New Yorkeko Jewish Museum-ek haren lanaren lehen atzera begirakoa antolatu zuen.
- 1964
- Londresko Whitechapel Art Gallery-k haren lanaren atzera begirako erakusketa egin zuen. Veneziako XXXII Biennale di Venezia-n parte hartu eta Pinturako Nazioarteko Sari Nagusia irabazi zuen. Kassel-eko (Alemania) Documenta 3-n parte hartu zuen.
- 1965
- Houston-eko Contemporary Arts Museum-en eta Minneapolis-eko Walker Art Centeren haren lanak jarri ziren ikusgai.
- 1968
- Ia bost metro neurtzen zituen Autobiography lana New Yorkeko Whitney Museum of American Art-en erakutsi zuen. Haren lana Amsterdameko Stedelijk Museum-en eta Parisko Musée d'Art Moderne de la Ville de Paris-en jarri zuen erakusgai. Kassel-eko (Alemania) Documenta 4-n parte hartu zuen.
- 1970
- Haren lan grafikoaren atzera begirako garrantzitsua inauguratu zen Minneapolis Institute of Arts-en. Bere lanak AEBko pabiloitik kendu zituen Veneziako XXXV Biennale di Venezia-n, Vietnamgo gerragatik protesta egiteko.
- 1972
- Venetian saila hasi zuen.
- 1975
- Spread saila hasi zuen. Veneziako Museo d'Arte Moderna Ca'Pesaro-n erakutsi zituen lanak.
- 1976
- National Collection of Fine Arts-ek (Smithsonian Institution, Washington) artistaren lanaren atzera begirakoa egin zuen. Florentziako Forte di Belvedere-n erakutsi zituen lanak. Tampa-ko University of South Florida-k honoris causa doktore izendatu zuen.
- 1977
- Scale saila hasi zuen. Kassel-eko (Alemania) Documenta 6-n parte hartu zuen.
- 1980
- Berlin mendebaldeko Staatliche Kunsthalle-k haren lanaren atzera begirakoa egin zuen.
- 1981
- Parisko Musée national d'art moderne, Centre Georges Pompidou-n argazki-erakusketa egin zuen.
- 1982
- Bi urtez bidaiak egin zituen Japoniara, Txinara, Tailandiara eta Sri Lankara.
- 1984
- New Yorkeko Nazio Batuen eraikinean ROCI (Rauschenberg Overseas Culture Interchange) erakusketa-proiektua aurkeztu zuen eta garapen bidean zeuden hamaika herrialdetara eraman zuen bere obra.
- 1985
- Mexiko Hiriko Museo Rufino Tamayo-k ROCI proiektuaren lehen erakusketa hartu zuen. Urte horretan bertan, Santiagon (Txile), Caracasen, Beijingen eta Lhasan (Tibet) erakusgai izan zuten. Hurrengo urteetan proiektuak Tokiora, Habanara, Moskura, Berlinera, Kuala Lumpur-era eta Washingtonera bidaiatu zuen. Madrilgo Fundación Juan Marchen jarri zuen bere lana ikusgai eta ondoren, erakusketa hori Bartzelonako Fundació Joan Mirón izan zen.
- 1986
- Shiners saila egin zuen.
- 1987
- Metropolitan Museum of Art-en (New York) egin zuen erakusketa.
- 1989
- Borealis saila hasi zuen.
- 1990
- Robert Rauschenberg Foundation sortu zuen eta bere lanak New Yorkeko Whitney Museum of American Art-en jarri zituen erakusgai.
- 1992
- Waterworks saila hasi zuen.
- 1993
- Hiroshima Museum of Contemporary Art-ek (Hiroshima, Japonia) bigarren Hiroshima saria eman zion eta urte horretan bertan han egin zuen erakusketa.
- 1994
- Düsseldorf-eko Kunstsammlung Nordrhein-Westfalen-en egin zuen erakusketa.
- 1995
- Haren eskulturei soilik eskainitako lehen atzera begirako erakusketa egin zuen Texasko Modern Art Museum of Forth Worth-en.
- 1996
- Bere lana Monastero Mechitarista dell'Isola di San Lazzaro degli Armeni-n (Venezia) jarri zuen erakusgai. International Sculpture Center-en eskultura garaikideko Life Time Achievement saria jaso zuen.
- 1997
- New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-ek haren lanaren atzera begirako garrantzitsua egin zuen; hurrengo urtean, berriz, Guggenheim Bilbao Museora eraman zuten.
- 1998
- Japan Art Association-ek (Japonia) esleitutako Praemium Imperiale saria jaso zuen pintura kategorian.
- 1999
- San Franciscoko Museum of Modern Art-en egin zuen erakusketa. Haren lana Guggenheim Bilbao Museoaren Pop arte amerikarra erakusketan sartu zen.
- 2004
- Haren lanak Hartford-eko (Connecticut) Wadsworth Atheneum Museum-en egon ziren erakusgai. Ferrara-ko (Italia) Palazzo dei Diamanti-k haren lanaren atzera begirako erakusketa antolatu zuen.
- 2005
- Julio González saria jaso zuen, Valentziako Institut Valencià d'Art Modernek (IVAM) esleitua, eta bertan, Gluts saileko hogeita zortzi pieza ere erakutsi zituen. Metropolitan Museum of Art-ek (New York) haren Pintura Konbinatuak jarri zituen erakusgai.
- 2006
- Metropolitan Museum-en izandako erakusketa Parisko Musée national d'art moderne, Centre Georges Pompidou-n izan zen. Chillidaren omenez erakusketan parte hartu zuen Guggenheim Bilbao Museoan.
- 2007
- Haren lana Stockholm-eko Moderna Museet-en eta Houston-eko The Menil Collection-en egon zen erakusgai. New Yorkeko Performa 07-n 1967 Linoleum performancearen dokumentazioa bideoan aurkeztu zen. Washingtoneko The National Gallery of Art-en Let the World In: Prints by Robert Rauschenberg from the National Gallery of Art and Related Collections erakusketa inauguratu zen.
- 2008
- Minneapolis-eko Minneapolis Institute of Arts-ek Robert Rauschenberg: Prints/Editions 1962–78 erakusketa inauguratu zuen. Robert Rauschenberg in the Collection of the Long Beach Museum of Art izenburupean erakusketa egin zuen Long Beach-eko (Kalifornia) Long Beach Museum of Art-en. Madrilgo La Caja Negrak Robert Rauschenberg, Gráfica 1976–2000 erakusketa eskaini zion. Maiatzaren 12an hil zen.

