Biografia Robert Motherwell
Aberdeen, Washington, 1915 | Provincetown, Massachusetts, 1991
- 1915
- Urtarrilaren 24an jaio zen Aberdeen-en (Washington).
- 1926
- Hamaika urterekin, Otis Art Institute-ren (Los Angeles) beka bat eskuratu zuen.
- 1932
- Denbora laburrez, California School of Fine Arts-en (San Francisco) ikasi zuen. Stanford University-n (Palo Alto, Kalifornia) hasi zen eta, bertan, filosofia eta literatura moderno frantsesa ikasi zuen; bost urte geroago lizentziatu zen.
- 1937
- André Malraux-i Espainiako Gerra Zibilari buruz hizketan entzun zion San Franciscon antolatutako konbentzio handi batean. Filosofia-ikasketak jarraitu zituen Harvard Unibertsitatean (Cambridge) eta, bertan, hurrengo urtean graduatu zen.
- 1938
- Europara bidaia luze bat egin zuen. Udan Grenobleko Unibertsitatean (Grenoble) ikasi ondoren, estudio bat alokatu zuen Parisen.
- 1939
- Lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen Raymond Duncan galerian (Paris). Ikasketa tartekatuak egin zituen Parisko Academie Julian-en.
- 1940
- New Yorkera joan zen bizitzera. Columbiako Unibertsitatean hasi zen eta, bertan, Artearen Historia ikasi zuen Meyer Schapiro-rekin.
- 1941
- Sei hileko bidaia bat egin zuen Mexikora Roberto Matta-rekin batera. Automatismoa erabiltzen hasi zen sorkuntza piktorikorako bitartekotzat.
- 1942
- Haren lana Whitelaw Reid Maison-en (New York) egindako The First Papers of Surrealism erakusketan egon zen ikusgai. VVV aldizkari surrealistarekin hasi zen lankidetzan.
- 1943
- Lehenengo collageak egin zituen.
- 1944
- Editore-lanetan hasi zen Documents of modern art liburu-sailean. Peggy Guggenheim-en Art of This Century galerian (New York) erakutsi zituen lanak.
- 1945
- Esklusibotasun-kontratu bat sinatu zuen Samuel Kootz Gallery-rekin (New York). East Hampton-era (New York) lekualdatu zen. Asheville-tik hurbil zegoen Black Mountain College-n (Ipar Carolina) irakatsi zuen.
- 1946
- Herbert Ferber, Barnett Newman eta Mark Rothko ezagutu zituen. Chicagoko Arts Club-en eta San Francisco Museum of Art-en egin zituen erakusketak. Haren lana New Yorkeko Museum of Modern Art-en (MoMA) Fourteen Americans erakusketan egon zen ikusgai.
- 1947
- Possibilities aldizkaria sortu zuen John Cage, Pierre Chareau eta Harold Rosenbergekin batera, baina zenbaki bat baizik ez zuten argitaratu.
- 1948
- David Hare, William Baziotes eta Mark Rothko-rekin batera, Subjects of the Artist School sortu zuen; hurrengo urtean itxi zen ordea. Elegies to the Spanish Republic sailari ekin zion.
- 1950
- Pintura-eskolak ematen hasi zen Hunter College-n (New York) eta horretan jardun zuen 1958 arte.
- 1951
- Udan Black Mountain College-n (Asheville, Ipar Carolina) irakatsi zuen; bere ikasleen artean izan zituen Robert Rauschenberg eta Cy Twombly.
- 1957
- New Yorkeko Sidney Janis Gallery-rekin hitzarmena egin zuen.
- 1958
- Haren lana New Yorkeko Museum of Modern Art-en (MoMA) New American Painting erakusketan egon zen ikusgai. Frantziara eta Espainiara bidaiatu zuen; bertan, Iberia sailari ekin zion.
- 1959
- Kassel-eko (Alemania) Documenta 2-n parte hartu zuen.
- 1961
- São Pauloko VI Bienal de São Paulo-n haren lanaren atzera begirakoa egin zen.
- 1964
- Kassel-eko (Alemania) Documenta 3-n parte hartu zuen.
- 1965
- New Yorkeko Museum of Modern Art-ek (MoMA) haren lanen atzera begirako erakusketa garrantzitsu bat egin zuen; gero, Amsterdamera, Londresera, Bruselara, Essen-era, Alemaniara eta Turinera eraman zuten. Lyric Suite sortu zuen, arroz-paper japoniar gaineko bostehun margolan automatiko baino gehiago dituen saila.
- 1966
- Horma-irudi bat egin zuen John F. Kennedy Federal Building-en (Boston).
- 1967
- Open sailari ekin zion.
- 1969
- New Yorkeko National Institute of Arts and Letters-eko kide aukeratu zuten.
- 1970
- Greenwich-era (Connecticut) lekualdatu zen.
- 1972
- Rafael Albertiren A la pintura liburua irudikatu zuen.
- 1974
- Knoedler and Co.-n (New York) egon zen erakusgai haren lana eta erakusketa bana egin zuen Londresen eta Zurichen.
- 1975
- Mexiko Hiriko Museo de Arte Moderno-k haren lanen atzera begirako erakusketa garrantzitsu bat egin zuen.
- 1976
- Städtische Kunsthalle Düsseldorf-ek (Düsseldorf) atzera begirako bat antolatu zuen; gero, Vienako Museum des 20. Jahrhunderts-era eraman zuten.
- 1977
- Haren lanaren atzera begirako erakusketa bat egin zen Parisko Musée d'Art Moderne de la Ville de Paris-en. National Gallery of Art-erako (Washington) horma-irudi handi bat sortzeko mandatua jaso zuen. Grande Medaille de Vermeil de la Ville de Paris domina esleitu zitzaion (Paris).
- 1978
- Londresko Royal Academy of Arts-en erakutsi zituen lanak.
- 1979
- Haren lanen atzera begirako erakusketa bat egin zen William Benton Museum of Art-en (University of Connecticut, Storrs). Pennsylvania Academy of Fine Arts-en (Filadelfia) ohorezko domina eskuratu zuen.
- 1980
- Haren lana Fundación Juan March-en (Madril) eta Fundació «la Caixa»-n (Bartzelona) egon zen erakusgai. Honoris causa doktore izendatu zuten Salamancako Unibertsitatean.
- 1981
- New York hiriaren Mayor's Award for Arts and Culture saria eta Skowhegan Award grabatu saria eskuratu zituen.
- 1983
- Buffalo-ko (New York) Albright-Knox Art Gallery-k haren lanaren atzera begirako erakusketa bat egin zuen; gero, bi urtez eraman zuten Los Angelesko, San Franciscoko, Washingtoneko, Seattleko eta New Yorkeko hainbat museotatik.
- 1985
- American Academy of Arts and Sciences-eko (New York) kide aukeratu zuten.
- 1986
- Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina esleitu zion Kultura Ministerioak.
- 1990
- AEBren National Medal of Arts eskuratu zuen Etxe Zurian (Washington).
- 1991
- Atzera begirako erakusketa garrantzitsu bat inauguratu zen Museo Rufino Tamayo-n (Mexiko); gero, berriz, Museo de Monterrey-ra (Mexiko) eta Fort Worth Art Museum-era (Texas) eraman zuten ibiltari. Uztailaren 16an hil zen Provincetown-en (Massachusetts).

