Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Biografia Richard Long

Ikus Bildumaren lanak

Bristol, Erresuma Batua, 1945

1945
Ekainaren 2an jaio zen Bristole-n (Erresuma Batua).
1962
West of England College of Art-en hasi zen (Bristol, Erresuma Batua); bertan, hiru urtez ikasi zuen.
1966
Saint Martins School of Art-en hasi zen (Londres) eta, bertan, bi urte geroago graduatu zen.
1967
Bere lanean paisaiaren ibilbidearen kontzeptua sartu zuen A Line Made by Walking artelanaren bidez.
1968
Bere lehenengo bakarkako erakusketa egin zen Konrad Fischer galerian (Düsseldorf) eta, haren bidez, Carl Andre eta Joseph Beuys ezagutu zituen.
1969
Haren obra Kunsthalle Bern-en egindako When Attitudes Become Form erakustaldian sartu zen (Berna). Krefeldeko Museum Haus Lange-n (Alemania) eta New York, Paris eta Milango galerietan egin zituen erakusketak.
1970
Barnealderako eskultura egiten hasi zen, material naturalezko labirintoak baliatuz (adibidez, zura, buztina edo harriak). Dwan Gallery-n egin zituen erakusketak (New York). Städtisches Museum-en erakutsi zituen lanak (Mönchengladbach, Alemania).
1971
Whitechapel Art Gallery-n (Londres) eta Museum of Modern Art-en (Oxford) erakutsi zituen lanak: Ingalaterran egindako lehenengo bakarkako erakusketak. Guggenheim International Exhibition, 1971 erakustaldian parte hartu zuen (New York).
1972
New Yorkeko Museum of Modern Arteko (MoMA) Projects Gallery-n erakutsi zituen lanak. Kassel-eko (Alemania) Documenta 5en parte hartu zuen.
1973
Stedelijk Museum-en egin zuen erakusketa (Amsterdam).
1974
Scottish National Gallery of Modern Art-ek (Edinburgh) haren lanaren erakustaldi bat egin zuen.
1975
Anberes-eko Wide White Space-n, Amsterdam-eko Art & Project-en eta Erresuma Batuko Plymouth School of Art-en erakutsi zuen.
1976
Erresuma Batua ordezkatu zuen XXXVII Biennale di Venezian (Venezia).
1977
Haren lanaren erakusketak egin ziren Whitechapel Art Gallery-n (Londres) eta Kunsthalle Bern-en (Berna). Bi erakusketa egin zituen Australian: National Gallery of Victoria (Melbourne) eta Art Gallery of New South Wales (Sydney).
1978
Ink Halle für Internationale Neue Kunst-en egin zuen erakusketa (Zurich).
1979
Londresko Anthony d'Offay Gallery-rekin harremanetan hasi zen eta, bertan, urtebetez aritu zen. Stedelijk Van Abbemuseum-en erakutsi zituen lanak (Eindhoven, Herbehereak).
1980
XXXIX Biennale di Venezian parte hartu zuen (Venezia).
1981
Bordeleko Centre d'Arts Plastiques Contemporains-en egon zen erakusgai.
1982
Kassel-eko (Alemania) Documenta 7n parte hartu zuen. Bere lanari buruzko erakusketa bat egin zen National Gallery of Canada-n (Ottawa).
1985
Padiglione d'Arte Contemporanea di Milano-n (Milan) eta Malmö Konsthall-en (Malmö, Suedia) egon zen erakusgai.
1986
New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-ek artistaren 1960ko hamarkadako lanen erakusketa bat egin zuen. Buen Retiro Parkeko Palacio de Cristalen egon zen erakusgai (Madril).
1987
Centre National d'Art Contemporain de Grenoble-n erakutsi zituen lanak.
1988
Kunstpreis Aachen jaso zuen eta, ondorioz, Neue Galerie-Sammlung Ludwig-en egin zuen erakusketa (Aachen, Alemania). Philip Haas zuzendariak Stones and Flies: Richard Long in the Sahara filma egin zuen.
1989
Turner saria esleitu zion Londresko Tate Gallery-k. Bere obra Kunstmuseum Sankt Gallen-en, La Jolla Museum of Contemporary Art-en (Kalifornia) eta Henry Moore Sculpture Trust Studio-n (Halifax, Erresuma Batua) jarri zuen erakusgai.
1990
Frantziako Errepublikako Chevalier de l'Ordre des Arts et des Lettres izendatu zuten. Londresko Tate Gallery-n eta Stockholm-eko Magasin 3 Stockholm Konsthall-en egin zuen erakusketa.
1991
Haren obrari buruzko erakusketa garrantzitsuak izan ziren Londresko Hayward Galleryn, Liverpooleko Tate Modern-en, Frankfurteko Städtische Galerie im Städelschen Kunstinstitute-n eta Edinburgoko Scottish National Gallery of Modern Art-en.
1993
Erakusketa bat egin zuen Musée d'Art Moderne de la Ville de Paris-en (Paris).
1994
XXII Bienal de São Paulon parte hartu zuen (São Paulo). Kunstsammlung Nordrhein-Westfalen-en (Düsseldorf), Philadelphia Museum of Art-en (Filadelfia), Palazzo delle Esposizioni-n (Erroma) eta Museum of Contemporary Art-en (Sydney) egin zituen erakusketak.
1996
Alemaniako Duisburgo hiriak Wilhelm Lehmbruck saria esleitu zion. Erakusketak egin zituen Japonian (Tokioko Setagaya Art Museum eta Kiotoko National Modern Art Museum) eta AEBn (Texasko Modern Art Museum of Fort Worth eta Contemporary Arts Museum of Houston).
1997
Wilhelm Lehmbruck Museum-en (Duisburgo, Alemania), Bristol City Museum and Art Gallery-n (Bristol, Erresuma Batua) eta Spazio Zero-Cantieri Culturali alla Zisa-n (Palermo, Italia) erakutsi zituen bere lanak. Guggenehim Bilbao Museoaren Guggenheim Museoak eta mende honetako artea inaugurazio-erakusketan egon zen erakusgai.
1998
Herd Droppings, 1996 erakusketa egin zuen Wakefieldeko Yorkshire Sculpture Park-en (Erresuma Batua).
2000
Tate Modern-ek haren lanari buruzko erakusketa bat egin zuen Claude Monetenarekin batera erakutsiz. Royal West of England Academy-ko kide izendatu zuten (Bristol, Erresuma Batua). Bilbao Circle sortu zuen, urte horretan bertan Guggenheim Bilbao Museoan bakarkako erakusketan ikusgai jarritakoa. Museo d'Arte Moderna e Contemporanea di Trento e Rovereto-n egon zen erakusgai (Trento, Italia).
2001
Londresko Royal Academy of Arts-eko kide hautatu zuten. Erakusketa bana egin zuen Serralveseko Museu de Arte Contemporanea-n (Oporto) eta Milwaukeeko Milwaukee Art Museum-en (Wisconsin).
2002
New Art Centre Sculpture Park and Gallery-n erakutsi zituen bere lanak (East Winterslow, Erresuma Batua).
2004
The Music of Stones erakutsi zuen Stommeln sinagogan (Pulheim, Alemania).
2006
San Francisco Museum of Modern Art-ek Richard Long: The Path Is the Place Is the Line erakusketa egin zuen. XII Biennale Internazionale Biennale di Scultura di Carraran parte hartu zuten (Carrara, Italia).
2007
Richard Long: Walking and Parking izeneko erakusketa bat egin zuen Edinburgoko Scottish National Gallery of Modern Art-en eta, bertan, erakusketarako bereziki egindako lanak egon ziren. Londresko Tate Modern-eko The Turner Prize: A Retrospective erakustaldian parte hartu zuen eta, bertan, 1989n saria irabazteko baliatutako lana erakutsi zuen. Bere lanak New Yorkeko R. Guggenheim Museum-en The Shapes of Space erakusketan ere egon ziren ikusgai.
2008
Bere izen bereko erakusketa inauguratu zuen Musée d'Art Moderne et d'Art Contemporain Nice-n (Niza). Rijsmuseumeko Depot VBVR: Cragg, Flanagan, Gilbert & George, Long, Lord, Pope erakusketan parte hartu zuen (Amsterdam). Haren lana Institut Valencià d'Art Modernen (IVAM) erakusketan egon zen ikusgai (Valentzia).
2009
Londresko Tate Modern-ek erakusketa bat dedikatu zion Richard Long: Heaven and Earth izenburupean. Haren obra Hudson Valley Center for Contemporary Art-eko Origins erakusketan egon zen ikusgai (Peekskill, New York).
2010
Leku hauetan egin zituen erakusketak: Hamburger Bahnhof - Museum für Gegenwart, Berlin; Skulpturenpark Waldfrieden, Wuppertal, Alemania; James Cohan Gallery Shanghai, Shanghai, Txina; Galerie Tschudi, Zuoz, Suitza, eta MC Gallery, Seul. Haren obra Between Here and There: Passages in Contemporary Photography erakusketan aurkeztu zen, Metropolitan Museum of Art-en, eta On Line: Drawing Through the Twentieth Century erakusketan, Museum of Modern Art-en (MoMA), biak New Yorken.
2011
New Yorkeko Sperone Westwater galeriak Richard Long: Flow and Ebb erakusketa inauguratu zuen, eta Londresko Haunch of Venison galeriak Human Nature.
×