Biografia Prudencio Irazabal
Puentelarra, Araba, 1954 | New Yorken bizi eta lan egiten du
- 1954
- Puentelarran jaio zen (Araba).
- 1974
- Sevillako Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean hasi zen eta, bertan, hiru urte eman zituen.
- 1977
- Bartzelonara lekualdatu zen eta, bertan, Bartzelonako Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean ikasi zuen.
- 1985
- Bere lehenengo bakarkako erakusketak egin zituen Donostiako Galería Dieciséisen eta Granadako Galería Palacen.
- 1986
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren Pintura Beka bati esker (Donostia), New Yorkera lekualdatu zen eta, bertan, bere heziketa jarraitu zuen Columbia Unibertsitateko School of the Arts-en.
- 1987
- Gure Artea 1987 sariketan parte hartu zuen. 1988 Artist in the Marketplace erakusketa kolektibo eta programan parte hartu zuen New Yorkeko The Bronx Museum of the Arts-en. The Drawing Center-eko Selections 42 talde erakusketan egon zen ikusgai (New York). Gure Artea 1988 sariketan parte hartu zuen.
- 1989
- Banestoren Sorkuntzako Beka esleitu zioten (Madril). Nafarroako Jaialdien Nazioarteko Pintura Sariketako lehenengo saria jaso zuen. Gure Artea 1989 sariketako pinturako bigarren saria eskuratu zuen.
- 1990
- New Yorkeko BACA Downtown Center for the Arts-en, Santa Monicako Koplin Gallery-n (Kalifornia) eta Iruñeko Ziudadelako Mistoen Eraikinean egin zituen erakusketak. Eusko Jaurlaritzaren Arte Plastikoen Beka jaso zuen.
- 1991
- Arton A Gallery-n egin zuen erakusketa (Stockholm, Suedia).
- 1992
- Bakarkako bi erakusketa egin zituen Madrilgo Galería Elba Benítez-en eta Santa Monicako Koplin Gallery-n (Kalifornia). New Yorkeko The Rope Show erakusketa kolektiboan parte hartu zuen Artists Space-n.
- 1994
- Bilboko Rekalde Aretoan erakutsi zituen lanak Lan-prozesuak izenburupean. Urte horretan, bere lana Galería Espacio Mínimon ere erakutsi zuen (Murtzia). The New York Collection erakusketan parte hartu zuen Albright-Knox Art Gallery-n (Buffalo, New York).
- 1995
- New Yorkeko erakusketa banatan bere obra erakutsi zuen Jack Shainman Gallery-n eta White Columns Gallery-n. Galería Elba Benítezen (Madril) eta Galería Antonio de Barnolan ere (Bartzelona) erakusgai egon zen. Bere obra The Aldrich Museum of Contemporary Art-eko In the Flesh erakusketa kolektiboan egon zen ikusgai (Ridgefield, Connecticut).
- 1996
- Donostiako DV Galerian egin zuen erakusketa. List Visual Arts Center-eko Face to face: Recent Abstract Painting erakusketan parte hartu zuen (Massachusetts Institute of Technology, Cambridge, Massachusetts). Yaleko Unibertsitateko Norfolk 96 erakusketan parte hartu zuen (New Haven, Connecticut).
- 1997
- Stockholmeko Andréhn-Schiptjenko galerian egin zuen erakusketa eta, Chromatomy izenburupean, New Yorkeko Jack Shainman Gallery-n. Haren lanak Islip Art Museum-eko Better Color through Chemistry erakusketan sartu zen (East Islip, New York).
- 1998
- Erakusketa berria egin zen Jack Shainman Gallery-n (New York).
- 1999
- San Franciscoko Stephen Wirtz Gallery-n egin zuen erakusketa. Haren obra Guggenheim Bilbao Museoko Euskal Herriko eta Espainiako gaur egungo artea erakusketan izan zen ikusgai.
- 2001
- Bere lanak Fugue izenburupean erakutsi zituen New Yorkeko Jack Shainman Gallery-n.
- 2002
- El hijo del cristalero erakusketa inauguratu zen Palacio de los Condes de Gabian (Granada). Stockholm-eko Andréhn-Schiptjenko galerian eta San Franciscoko Stephen Wirtz Gallery-n ere erakutsi zituen lanak.
- 2003
- Toronto-ko Bailey Fine Arts Gallery-n eta Berlingo Spielhaus Morrison Galerie-n egin zituen erakusketak.
- 2004
- Bakarkako erakusketa bana egin zituen Galería Helga de Alvear-en (Madril) eta Jack Shainman Gallery-n (New York). Bere obra Michigan State University-ko Kresge Art Museumeko Paintings that Paint Themselves or So It Seems erakustaldian egon zen ikusgai (East Lansing, Michigan).
- 2005
- Gasteizko Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak Highlights saileko hogei bat margolan erakutsi zituen. Erakusketa, hurrengo urtean, Burgosko Centro de Caja Burgos-en (CAB) aurkeztu zen. CRAC Alsace-ko The Suspended Moment – Le temps suspendu erakusketan parte hartu zuen; gero, MARCO, Vigoko Arte Garaikideko Museora eta Bangkok-eko Tadu Contemporary Art-era eraman zuten.
- 2006
- Evidence Plaza izenburupean, Galerie Six Friedrich Lisa Ungar-en erakutsi zituen lanak (Munich).
- 2007
- Acoustic Shadow izenburupean, Hamish Morrison Galerie-n egon zen erakusgai (Berlin). Haren lana Salt Lake Art Center-en egindako Fab Ab: New Acrylic Abstraction erakusketan erakutsi zuen (Salt Lake City).
- 2008
- Edges of Darkness talde erakusketa inauguratu zen Hamish Morrison Galerie-n (Berlin) eta, bertan, artistaren obra egon zen ikusgai. «SA NOSTRA» kultura zentroko Plasticismes. Pràctiques abstractes avui erakusketa kolektiboan parte hartu zuen (Ibiza).
- 2009
- OTR arte-espazioko Prison of Love (Madril) eta El tiempo que venga: La Colección IX erakusketa kolektiboetan parte hartu zuen Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoan (Gasteiz). Regiones del aire izenburupean Madrilgo Galería Helga de Alvear-en bakarka erakutsi zituen lanak.
- 2011
- Murtziako Art Nueve galerian egin zuen lehenengo erakusketan mihise gaineko akrilikoak eta paper gainekoak aurkeztu zituen, 2008 eta 2011 urte bitartean sortuak. Erakusketa bat egin zuen Museum gegenstandsfreier Kunst Otterndorf-en, Otterndorfen, Alemanian. Haren obra ikusgai egon zen Treffpunkt erakusketan, Hamish Morrison Galerien, Berlinen.

