Biografia Pello Irazu
Andoain, Gipuzkoa, 1963
- 1963
- Urriaren 26an jaio zen Andoainen (Gipuzkoa).
- 1981
- Arte Eder ikasketei ekin zien Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU, Leioa) eta bertan lizentziatu zen eskultura-espezialitatean 1986an.
- 1982
- Kultura Ministerioaren Arte Plastikoen Sari Nazionala jaso zuen.
- 1983
- Gure Artea 1983 sariketan Eskulturako Hirugarren saria esleitu zioten. Udal Aurrezki Kutxaren Kultura Aretoan egon zen erakusgai (Bilbo).
- 1984
- Gasteizko Arte Plastikoen VI. Bienaleko Eskulturako Lehenengo saria jaso zuen.
- 1985
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren Sorkuntza Artistikorako beka esleitu zitzaion. Gure Artea 1985 Eskulturako Hirugarren saria eskuratu zuen. Bilboko Windsor Kulturgintzan erakutsi zituen lanak.
- 1986
- Euskal Herriaz kanpoko bere lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen Galería Fúcaresen (Almagro). Bere obra Madrilgo Círculo de Bellas Arteseko Muestra de arte joven erakusketan sartu zuten.
- 1987
- Bizkaiko Arteko eskultura-modalitatean Lehenengo saria jaso zuen. Bere lan bat Musée d'Art Moderne de la Ville de Parisko Dinamiques et interrogations erakustaldian kokatuta jarri zen erakusgai (Paris).
- 1988
- Bakarkako bi erakusketa egin zituen Fundació Joan Mirón (Bartzelona) eta Galería Soledad Lorenzon (Madril). Kunsthalle Nürnberg-eko IV Internationale Triennale der Zeichnungen parte hartu zuen (Nurenberg).
- 1989
- Galeria Joan Pratsen erakutsi zituen lanak (Bartzelona). Txomin Badiolarekin batera, erakusketa bat egin zuen Riverside Studios-en (Londres).
- 1990
- Aperto de la XLIV Biennale di Venezia parte hartzeko hautatu zuten (Venezia). New Yorkera lekualdatu zen Comité Conjunto Hispano-Americanoaren bekari esker eta, bertan, bizi zen hurrengo zortzi urteetan.
Bere obra Alemaniako Mannheim, Bochum eta Berlin hirietako zenbait museotan egindako Spanische Eisenskulptur erakustaldian sartu zen. - 1991
- New Yorkeko bere lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen John Weber Gallery-n.
- 1992
- Caracaseko Museo de Artes Visuales Alejandro Oterok bere obrari buruzko erakusketa bat egin zuen. Madrilgo Galería Soledad Lorenzon erakutsi zituen lanak.
Pasajes erakustaldian parte hartu zuen Sevillako Erakusketa Unibertsalaren Espainiako Pabilioian. - 1993
- Erakusketa egin zen John Weber Gallery-n (New York). Galería Charpan erakutsi zituen lanak (Valentzia).
- 1994
- Haren lanak ikusgai izan ziren Santanderreko Palacete del Embarcaderon, Bartzelonako Galeria Joan Pratsen, Baltimoreko Costas Grimaldis Gallery-n eta, Real World izenburupean, Madrilgo Galería Soledad Lorenzon.
- 1995
- Erakusketa bana egin zituen Zaragozako Galería Fernando Latorren eta Las Palmaseko Galería Manuel Ojedan. Eskultura-tailer bat eman zuen Círculo de Bellas Artesen (Madril).
- 1996
- Bere obra MUMOK Museum Moderner Kunst Stiftung Ludwig Wien-go Abstract-Real erakusketan sartu zen (Viena).
- 1997
- Beste erakusketa bat egin zen Madrilgo Galería Soledad Lorenzon. Habitat izenburupean, Iruñeko Lekune galerian egin zuen erakusketa. Espacio Caja de Burgosek bere obrari buruzko erakusketa bat egin zuen Burgosen.
- 1998
- Bilbora lekualdatu zen.
Bere obra Kunstraum Innsbruck-eko El punto ciego. Spanische Kunst der 90er (Austria) eta Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofíako Dibujos germinales (Madril) erakusketetan egon zen erakusgai.
Tailer bat eman zuen Donostiako Arteleku arte garaikideko zentroan.
Telebistako Zientzia eta Arteen Akademiaren Sarien iruditzat esleitzen den eskultura ondu zuen. - 1999
- Arkitektoen Elkargoaren Arte Aretoan egin zuen erakusketa Daylight izenburupean; gero, Galería Soledad Lorenzora eraman zuten (Madril).
- 2001
- Iruñeko Galería Moisés Pérez de Albénizen lana erakutsi zituen.
Gaur, hemen, orain erakusketan parte hartu zuen Bilboko Arte Eder Museoan. - 2002
- Beste erakusketa bat egin zen Madrilgo Galería Soledad Lorenzon.
- 2003
- Gasteizko Artium Arte Garaikideko Euskal Museo-Zentroak bere obra berrienari buruzko erakusketa egin zuen Zatiak eta lotiak izenburupean. Haren lana Bass Museum of Art-eko Dispersions erakusketan sartu zen (Miami).
- 2004
- Madrilgo Galería Soledad Lorenzon erakutsi zituen lanak Pliegues izenburupean.
- 2006
- Iruñeko Galería Moisés Pérez de Albénizen lanak erakutsi zituen. Museo Patio Herreriano de Arte Contemporáneo Españoleko Enlaces+Dos erakusketan egon zen ikusgai (Valladolid).
- 2007
- Haren lanak Juan Luis Morazak komisariatutako Ezezagunak. Euskal Herriko arte garaikidearen kartografiak erakusketan izan ziren Guggenheim Bilbao Museoan. Belgradeko 48. Oktobarski Salonen parte hartu zuen.
- 2008
- New Yorkeko Yancey Richardson Gallery-n eta Madrilgo Galería Soledad Lorenzon egon zen erakusgai. Haren lanak Musée d'Art Moderne de Saint-Étienne Métropole-ko Micro-narratives : tentation des petites réalités erakustaldian egon ziren ikusgai (Saint-Étienne, Frantzia).
- 2009
- Haren lanak The Museum of Contemporary Photography-ko PhotoDimensional erakusketan egon ziren ikusgai (Chicago).
Galería Soledad Lorenzok Pello Irazu: Universo de suturas erakusketa inauguratu zuen. - 2010
- Bilboko Carreras Múgica galeriak erakusketa bat eskaini zion artistari. Haren obra ikusgai egon zen Bilboko Carreras Múgica galeriako Art Forum Berlin erakusketan, eta Iruñako Moisés Pérez de Albéniz galeriako NEXT-Chicago erakusketan.
- 2011
- Iruñako Moisés Pérez de Albéniz galeriak (1x1) x1 erakusketa inauguratu zuen. Gainera, PELLO IRAZU. Isolation Room erakusketa egin zuen Gallery Kit-en, St Louisen, Misurin. Haren obra ikusgai egon zen Olor Color. Química, Arte y Pedagogía talde-erakusketan, Arts Santa Mònica-n, Bartzelonan, eta SIN REALIDAD NO HAY UTOPÍA erakusketan, Centro Andaluz de Arte Contemporáneo-n, Sevillan.

