Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Biografia Pablo Palazuelo

Ikus Bildumaren lanak

Madril, 1916 | Madrid, 2007

1916
Urriaren 6an jaio zen Madrilen.
1934–36
Ingalaterrara joan zen Oxfordeko School of Arts and Crafts eskolan ikastera.
1936
Espainiara itzuli zen.
1948
Gobernu frantsesaren beka bat jaso zuen eta Parisen geratu zen bizitzen. Eduardo Chillida ezagutu zuen.
1949
Parisko I Salon de Mai-n parte hartu zuen. Lehen aldiz, pintura abstraktu bat aurkeztu zuen.
1950
Parisko II Salon de Mai-n parte hartu zuen.
1951
Villaines-sous-Bois-en finkatu zen, Parisen iparraldean.
1952
Kandinsky saria jaso zuen. Zuricheko Kunsthaus Zürich museoaren Painters of Today in Paris erakusketan eta New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en Younger European Painters erakusketan hartu zuen parte.
1954
Haren lana Bernako Kunsthalle Bern-en Tendences actuelles de l'ecole de Paris erakusketan egon zen ikusgai.
1955
Lehen bakarkako erakusketa egin zuen Parisko Galerie Maeght-en; hurrengo urteetan, sarritan erakutsi zituen lanak galeria horretan. Carnegie Museum of Art-en (Pittsburgh, Pennsylvania) Carnegie International-en parte hartu zuen.
1958
Carnegie Museum of Art-ek (Pittsburgh, Pennsylvania) emandako V. Carnegie saria jaso zuen.
1964
Espainian lehen aldiz egon zen erakusgai, Juana Mordó galerian (Madril). Biennale de Menton-en (Frantzia) parte hartu zuen.
1969
Espainiara itzuli zen eta familiaren La Peraleda etxean finkatu zen, San Lorenzo de El Escorialetik gertu.
1970
Erakusketa bat egin zuen La Chaux-de-Fonds-eko (Suitza) Museé des Beaux-Arts-en.
1981
Pol Bury-rekin batera, Danimarkako Kunst Museum-en erakutsi zituen lanak.
1982
Kultura Ministerioak Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina eman zion. Bienal de Escultura de Cáceres-en parte hartu zuen.
1987
Haren lana Fundació Joan Miróren (Bartzelona) Espacios urbanos erakusketan egon zen ikusgai.
1992
Pasajes erakusketan parte hartu zuen Sevillako Erakusketa Unibertsalaren (Expo'92) Espainiaren Pabiloian.
1993
Bilboko Arte Eder Museoak haren paper gaineko lana erakutsi zuen.
1994
Arte Plastikoen saria jaso zuen Madrilgo Erkidegoaren eskutik. La visión erakusketa inauguratu zen Granadako Palacio Dar-al-horran eta Palacio de los Condes de Gabian. Honako erakusketetan egon zen ikusgai haren lana: Artistas españoles años 80–90, Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofían (Madril) eta Madrid: el arte de los setenta, Madrilgo Erkidegoaren Erakusketa Aretoan.
1995
Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofíak haren lanaren atzera begirako erakusketa garrantzitsua egin zuen.
1996
Madrilgo Fundación Casa de la Monedak Tomás Francisco Prieto saria eman zion. Valentziako Institut Valencià d'Art Modernen (IVAM) erakutsi zituen lanak. Indret erakusketa Museu d'Art Contemporani de Barcelonan (MACBA) inauguratu zuten.
1997
Haren lana Arte contemporáneo español erakusketan sartu zen, Mexiko Hiriko Palacio de Bellas Artesen.
1998
Escritos, conversaciones liburua argitaratu zuen.
1999
Hezkuntza eta Kultura Ministerioaren Arte Plastikoen Sari Nazionala jaso zuen. Azken bost urteetako eskultura, marrazki eta gouacheak erakusgai jarri zituen Madrilgo Museo Casa de la Monedan.
2000
Force Fields: Phases of the Kinetic erakusketan parte hartu zuen, Museu d'Art Contemporani de Barcelonan (MACBA); ondoren, Londresko Hayward Gallery-n egon zen erakusketa.
2003
Galeria Joan Pratsen (Bartzelona) erakutsi zituen azken lanak. Haren lana De Picasso a Barceló: Los artistas españoles erakusketan egon zen ikusgai Martigny-ko (Suitza) Fondation Pierre Gianadda-n.
2004
Arte Plastikoen Velázquez saria jaso zuen.
2005
Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofíak Pablo Palazuelo 1995–2005 erakusketa inauguratu zuen; hala, hamar urte lehenago haren lanari eskaini zion atzera begirakoa osatu zuen.
2006
Museu d'Art Contemporani de Barcelonak (MACBA), abenduan, hari eskainitako atzera begirako handi bat inauguratu zuen; Guggenheim Bilbao Museoarekin batera ekoiztutako erakusketa hori hurrengo urtean Bilbon erakutsi zen. Chillidaren omenez erakusketan parte hartu zuen Guggenheim Bilbao Museoan. Beste artista batzuekin batera, Shanghaiko Zhu Qizhan Art Museum-en erakutsi zituen lanak 33 Artists. Spanish Prints erakusketan.
2007
Haren lana Bilboko Arte Eder Museoaren Picasso eta Dubuffet artean. Jean Planque Bilduma erakustaldian sartu zen. Urriaren 3an hil zen bere jaioterrian.
×