Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Biografia Miquel Navarro

Ikus Bildumaren lanak

Mislata, Valentzia, 1945

1945
Irailaren 29an jaio zen Mislatan (Valentzia).
1964–68
Pintore-lanetan hasi zen, bereziki paper gainean.
1968
Nuestro yo talde-erakusketan parte hartu zuen Círculo Universitario de Valencian. Arte Ederretako ikasketak utzi zituen Valentziako San Carlos Arte Ederren Goi Eskolan.
1972
Batez ere eskulturan jarduten hasi zen. Oviedoko Galería Tassilin lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen.
1973
La ciutat 1973–1974 egin zuen, bere lehen hiria. Valentziako Galería Val i 30en egin zuen erakusketa.
1974
La ciutat lehenengo eskultura-erakusketa egin zuen Valentziako Arkitektoen Elkargoan. Pintura utzi zuen eta eskulturari heldu zion esklusiban.
1975
La ciutat-en instalazio bat erakutsi zuen Madrilgo Galería Buadesen.
1977
Sevillako Galería Juana de Aizpurun erakutsi zituen bere lanak.
1978
Pirámide 1978–1979 egin zuen. Katalanische Funts des 20. Jahrhunderts talde-erakusketan parte hartu zuen Berlingo Staatliche Kunsthalle-n
1980
Haren lana Images from Spain erakusketan egon zen ikusgai New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en; gero, erakusketa AEBko beste guneetan izan zen.
1981
Medellíngo (Kolonbia) iv Bienal de Coltejer-en parte hartu zuen.
1982
Esculturas, acuarelas, dibujos 1972–1982 deitutako hainbat eskultura-instalazio aurkeztu zituen, marrazki eta akuarelekin batera, Madrilgo Galería Fernando Vijanten. Parisko Xiie Biennale de Paris-en parte hartu zuen.
1984
La ciutat 1984–1985 egin zuen. Font pública egin zuen: Júcar ibaitik Valentziara ura ekarri izana omentzen zuen 23 metroko iturria.
1986
Kultura Ministerioak esleitutako Arte Plastikoen Sari Nazionala jaso zuen. Veneziako xlii Biennale di Venezia-n parte hartu zuen Espainiaren pabilioian, Ferrán García Sevillarekin, José María Siciliarekin eta Cristina Iglesiasekin batera. Iturri publiko bat egin zuen Turisen (Valentzia).
1987
Valentziako Diputazioak esleitutako Alfons Roig saria jaso zuen.
1988
Antologia txiki bat jarri zuen erakusgai Sala Parpallón (Valentzia), Madrilgo Gamarra y Garrigues galerian eta Bartzelonako Joan Pratsen.
1989
Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofían egon zen erakusgai. Minerva paranoica (17 metroko garaiera) jarri zuen Madrilgo Palacio de Cristalen eta, hartara, erakusketa-denboraldiari hasiera eman zion.
1990
Arteen ceoe saria jaso zuen. Torre del sonido eskultura instalatu zuen Madrilgo Universidad Carlos iiin.
1992
Fraternitat eskultura instalatu zuen Bartzelonan.
1994
Musée national d'art moderne, Centre Georges Pompidou-n (Paris) egon zen erakusgai. Boca de luna iturri publikoa instalatu zuen Bruselan.
1995
Arte Kritikarien Elkartearen Sari Nazionala jaso zuen arco'95en (Madril).
1998
Chicago Cultural Center-en Miquel's World erakutsi zen eta erakusketa Museo de Arte Contemporáneo de Monterrey-n (Mexiko) eta Mexiko Hiriko Museo de Arte Moderno-n errepikatu zen.
1999
Casco industrial eta Andarín lanak instalatu zituen Bilbon eta Gijónen, hurrenez hurren.
2000
Prix International d'Art Contemporain saria jaso zuen Montecarlon. Den Haag Sculptuur 2000-n (Haga) erakutsi zituen bere lanak. Vigía lana instalatu zen Las Palmas Kanaria Handikoan. 2001 Bakarka egon zen erakusgai Kunsthalle Faust-en (Hannover).
2002
Haren lana New Yorkeko Marlborough Gallery-n aurkeztu zen. Moskun egindako Arte en España 1977–2000 erakusketan parte hartu zuen. La mirada en la plaza eskultura Artium Arte Garaikideko Euskal Museo-Zentroko (Gasteiz) plazan jarri zen. Distinción de la Generalitat Valenciana al Mérito Cultural 2002 saria jaso zuen.
2003
Guggenheim Bilbao Museoak Ciudad muralla eskultura erosi zuen, eta Bilbon aurkeztu. Una urbe en tus manos erakutsi zuen Amman-en (Jordania), Beirut-en (Libano) eta Taipei-n Instituto Cervantes-en lankidetzarekin. La ciudad que nunca existió erakusketan parte hartu zuen Bartzelonako Centre de Cultura Contemporànian eta Bilboko Arte Eder Museoan. El parotet eskultura Valentzian instalatu zen. Palas fundición instalatu zuten Ceutin (Murtzia).
2005
Burgosko Katedralak erretaula baten mandatua egin zion. Valentziako Institut Valencià d'Art Modernek (ivam) 1964–2005 garaiko hirurehundik gora lan erakutsi zituen. Haren lana ArkiEskultura erakusketan egon zen ikusgai Guggenheim Bilbao Museoan.
2006
ivam-eko erakusketa Fundación Caixa Galician (Ferrol) egon zen ikusgai. Chillidaren omenez erakusketan parte hartu zuen Guggenheim Bilbao Museoan. Haren lana Askatasun garaiak (1975–2000) erakusketan egon zen Donostiako Kursaal Jauregiko Kubo Aretoan.
2007
Haren lana Valentziako Institut Valencià d'Art Modernen (ivam) Ojos de mar erakusketan eta Galería Elvira Gonzálezen (Madril) Dibujos erakusketan jarri zen ikusgai.
2008
Musée national d'art moderne, Centre Georges Pompidou-n (Paris) bakarka erakutsi zituen bere lanak Voyage dans la ville «Sous la lune II» izenburupean. Guggenheim Bilbao Museoak Laborategiak. Bilduma iraunkorrari begira: Miquel Navarro erakusketa inauguratu zuen. Iberia Center for Contemporary Art-en (Beijing) World Record: Art & Sport erakusketan eta Fundació Suñolen (Bartzelona) Colección Josep Suñol. Segunda parte 1970–2001 erakusketan parte hartu zuen.
2009
Haren lana La Escultura en la Colección del ivam erakusketan egon zen ikusgai Valentziako Institut Valencià d'Art Modernen (ivam).
2010
l'Almassil obra Mislatako Plaza Nagusian ipini zen, Valentzian. Haren obra ikusgai egon zen UNICEFerako diru-bilketa egiteko antolatu zen pintura eta eskulturako taldeerakusketan, Palau de la Música-n, Valentzian. Gainera, beste artista batzuekin batera, The International 3-n, Manchesterren, eta Institut Valencià d'Art Modern-en (IVAM), Valentzian, egin zituen erakusketak.
2011
Figuras para la batalla erakusketa inauguratu zen Cidade da Cultura de Galicia-ko kanpoaldean, Santiagon. Rafa Marí kazetariarekin batera, 12 ciudades del mundo proiektu artistikoa aurkeztu zuen Institut Valencià d'Art Modern-en (IVAM), Valentzian. Mislatako seme kutun izendatu zuten, Valentzian.
×