Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.

Biografia Miquel Barceló

Ikus Bildumaren lanak

Felanitx, Mallorca, 1957

1957
Felanitxen (Mallorca) jaio zen urtarrilaren 8an.
1974
Palma Mallorcako Arte Eder eta Ofizioen Eskolan hasi zen. Bakarkako lehenengo erakusketa egin zuen Galeria d'Art Picarolen (Cala d'Or, Mallorca).
1976
Taller Llunàtic taldeko kide izan zen. Museo de Mallorcan Cadaverina 15 erakusketa izan zuen.
1981
Espainiaren Pabilioian izan zen ikusgai XVI Bienal de São Paulon (São Paulo).
1982
Espainiaz kanpoko lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen Toulous-eko Axe Art Actuel Galerian. Kassel-eko (Alemania) Documenta 7n egon zen erakusgai.
1984
Zurich-eko Galerie Bruno Bischofberger-ekin hasi zen harremanetan. Haren lanak An International Survey of Recent Painting and Sculpture erakusketan egon ziren ikusgai New Yorkeko Museum of Modern Art (MoMA) museoan. Veneziako Biennale di Veneziako Aperto atalean ere izan zen, baita Terrae motus erakusketan ere (Villa Campolieto, Napoli).
1985
Bere lehenengo bakarkako erakusketa handia antolatu zuen CAPC-Musée d'Art Contemporaine de Bordeaux-ek (Bordel, Frantzia). Erakusketak Madrilgo Palacio de Velázquezera eta Bostongo Institute of Contemporary Artera bidaia egin zuen. Pittsburgheko Carnegie Internationalen ere erakusgai egon zen.
1986
Kultura Ministerioaren Arte Plastikoen Sari Nazionala jaso zuen. Prospekt '86 erakusketan esku hartu zuen Frankfurten.
1988
Afrikara lehenengo aldiz bidaiatu zuen, eta Mali-n finkatu. Montreal-eko Musée d'Art Contemporain-en egin zuen erakusketa (Kanada).
1989
Haren lanak Primera Triennal de Dibuixen egon ziren erakusgai, Bartzelonako Fundació Joan Mirón. Karuizawako Museum of Modern Art-en egon zen erakusgai (Japonia), Spain Art Today erakusketan.
1991
Musée d'Art Contemporain de Nîmes-en egon zen erakusgai (Nîmes, Frantzia), baita Musée Cantonal des Beaux-Arts-en ere (Lausana, Suitza).
1993
Kunsthal Rotterdam-en egin zuen erakusketa (Rotterdam). Haren lanak Louvre Museoko Copier, créer : De Turner à Picasso erakustaldian ikusgai izan ziren (Paris). Trento-ko Civica Gallery of Modern Art-en egin zuen erakusketa (Italia).
1994
Londresko Whitechapel Art Gallery-k Miquel Barceló: 1984–1994 atzera begirako erakusketa egin zuen; hurrengo urtean, Valentziako Institut Valencià d'Art Moderneko (IVAM) Centre del Carmera eraman zuten.
1995
XLVI Biennale di Venezian parte hartu zuen (Venezia).
1996
Musée national d'art moderne, Centre Georges Pompidoun egin zuen erakusketa, baita Galerie National Jeu de Paume-n ere (Paris).
1997
Ostende-ko Museum voor Moderne Kunst-en (Belgika) eta Buenos Airesko Centro Cultural Recoletan (Argentina) egon zen erakusgai. Guggenehim Bilbao Museoaren Guggenheim Museoak eta mende honetako artea inaugurazio-erakusketan haren lanak erakutsi ziren.
1998
Miquel Barceló, 1987–1997 inauguratu zen Museu d'Art Contemporani de Barcelonan (MACBA).
1999
Paper gaineko lanei buruzko erakustaldi bat inauguratu zen Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofían (Madril) eta, gero, Granada, São Paulo, Montevideo eta Tel Avivera eraman zuten ibiltari. Museu d'Art Espanyol Contemporani – Fundación Joan Marchen, Palma Mallorcakoan, eta Museo de Bellas Artes de Asturiasen, Oviedon, egon zen erakusgai. Haren lana Guggenheim Bilbao Museoko Euskal Herriko eta Espainiako gaur egungo artea erakusketan izan zen ikusgai.
2000
Parisko Musée d'Arts Décoratifsen egin zuen erakusketa.
2001
Londresko Timothy Taylor galerian egon zen erakusgai.
2002
Saint-Paul-de-Vence-ko Fondation Maeght-en egin zuen erakusketa (Frantzia), Mapamundi izenaz. Haren lanak San Domingo Siloskoa Abadian izan ziren ikusgai (Burgos). L'Atelier di Miquel Barceló erakustaldia inauguratu zen Erromako Galleria Nazionale d'Arte Moderna-n. Dante Alighieriren La divina comediaren Círculo de Lectoresen ediziorako marrazkiak egin zituen.
2003
Asturiasko Printzearen Arteen saria jaso zuen. Afrikan 1988 eta 2000 artean sortu zituen koadernoen aukeraketa bat argitaratu zuen Le Promeneur-Gallimard argitaletxearekin, Carnets d'Afrique izenburupean. Haren lanaren atzera begirako erakustaldi bat inauguratu zen São Pauloko Pinacoteca do Estadon. Erakusketa hori Hannover-era, bertako Kestnergesellschaft-era, eraman zuten eta, 2005. urtean, Mexikora, Monterreyko Museo de Arte Contemporáneo de Monterreyra (MARCO)eta Mexiko Hiriko Museo Rufino Tamayora.
2004
Danteren Jainkotiar komedian oinarritutako marrazkiak eta akuarelak jarri zituen erakusgai Louvre Museoan (Paris) Eugène Delacroix-en Dante eta Virgilio infernuan lanarekin batera. Erakusketan gai horren inguruko beste hainbat marrazki eta grabatu izan ziren, museoaren bildumatik Barcelók hautatuak.
2005
Pintura-, akuarela- eta eskultura-erakustaldi bat egin zuen Donostiako Kursaal Jauregiko Kubo Aretoan.
2006
Luganoko (Suitza) Museo d'Arte Moderna-n bere lanaren erakustaldi antologikoa aurkeztu zuen.
Chillidaren omenez
erakusketan parte hartu zuen Guggenheim Bilbao Museoan.
Paso doble performancea aurkeztu zen Avignongo Antzerkia Jaialdian (Frantzia).
2007
New Yorkeko Hispanic Society of Americak Sorolla domina eman zion. Galerie Yvon Lambert-en (Paris), East Hamptongo LongHouse Reserve-n (New York) eta Fundación Francisco Godia-n (Bartzelona) egin zituen erakusketak. Horretan lanean zazpi urte eman ondoren, artistak Mallorcako Katedralean dagoen Gure Jaunaren Kaperarako aldare-pieza aurkeztu zuen.
2008
Nazio Batuen Jauregia XX. aretoko kupula amaitu zuen Genevan, Giza Eskubideen eta Zibilizazioen Aliantzaren Areto izendatua. Miquel Barceló: The African Work erakusketa inauguratu zen Irish Museum of Modern Arten (Dublin) eta gero Centro de Arte Contemporáneo de Málagaraeraman zen.
2009
Obra Social Fundació «la Caixa»k El mar de Barceló. En la Sala de los Derechos Humanos y de la Alianza de Civilizaciones de la ONU en Ginebra erakusketa aurkeztu zuen CaixaForumen (Madril eta Bartzelona). Bertan, NBEren kupula nola sortu zen agertzen da. Espainiaren ordezkari-lana egin zuen LIII Biennale di Venezia, Venezian (Venezia).
2010
Haren obra The 80s Revisited. Sammlung Bischofberger II erakusketan aurkeztu zen Kunsthalle Bielefeld-en, Bielefeld-en, Alemanian. Acció Cultural del País Valencià-rekin (ACPV) eta Octubre Centre de Cultura Contemporània-rekin (OCCC) parte hartu zuen «Art en Acció» kanpainan, bere obra dohaintzan utzi, ondoren saldu eta diru-bilketa egiteko. Fundació «la Caixa» Gizarte Ekintzak garrantzizko erakusketa antolatu zuen; Barcelóren azken 25 urteetako artelanak bildu zituen, eta, Madrilen inauguratu ondoren, Bartzelonan ikusgai egon zen. Madrilgo Erkidegoko Kultura eta Turismo Sailak, Red Itiner bitartez – Erakusketa Ibiltarien Sarea–, haren lan grafikoaren Gesto de la naturaleza erakusketa antolatu zuen; Madrilgo Arte Contemporáneo GACMA izan zen arduraduna, eta 2010ean erkidegoko hamabi udalerritan ikusgai egon zen. Terra Mare. Miquel Barceló inauguratu zen, Frantziako Avignon hiriak eta bertako Collection Lambert-ek antolatutako erakusketa; hiriko hiru leku historikotan izan zen: Aita Santuaren Jauregiko kapera, Collection Lambert-en museoa eta Musée du Petit Palais. Lehen aldiz eman zen telebistan La cúpula de Barceló dokumentala, eta El Mar de Barceló aurkeztu zen Bartzelonako CaixaForum-en. Bi dokumentalek Genevako Nazio Batuen Jauregiko Giza Eskubideak eta Zibilizazioen Aliantza Aretoan Miquel Barcelók aurrera eramandako kupularen sortze prozesua islatzen dute.
2011
Hong Kongeko Ben Brown Fine Arts galeriak artistaren erakusketa bat inauguratu zuen. Harenobra Olor Color. Química, Arte y Pedagogía talde-erakusketan aurkeztu zen Arts Santa Mònica-n, Bartzelonan.
×